[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Aza 12, 15:59:54, CET 2013
Uste dut apurtxo bat pasatu zarela, Jon.
Kultismoen osaera ez da unean-unekoa: aurrizki bat hartu, eta hitz bati
lotu. Eginak datoz halakoak, latin zein grekotik egokituak.
Bestela, zure arrazoibidean, "antierreumatiko" genuke, edota, hain zuzen
ere, "antiarrazismo"...
El 12/11/2013 12:05, <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
> Hitza ‘erretratu’ bada –euskal hitza, esan nahi dut–, eta aurrizkia
> ‘auto-‘ –hots, euskal aurrizkia–,’ autoerretratu’ ateratzen zait euskaraz:
> o- + -e = -oe- baita. Ala ‘auto-‘ + ‘enplegu’ ‘*autonplegu’ da? A, bai…
> ahaztuta neukan gaztelania dugula euskararen zuzentasunaren neurria.
>
>
>
> Euskal hitzak baliatu behar ditugu, behintzat honen gauza arruntetan.
> Latinetiko hitz horrek (‘retractus’ > ‘erretratu’) gaztelaniazko lehengusua
> izateak (‘retrato’) ez du haren menpe jartzen, hau da, gaztelaniazko
> oihartzuna duelako hizkuntza horren araura jo behar dugu? Hitzak pertsona
> balira, hori arrazakeria litzateke: jatorriagatik bereiztea, alegia.
> Hitzetan zer esango genuke, hizkuntzakeria dela, etimokeria?
>
>
>
> Noizbait bere burua erretzeko gauza den gai bat asmatzen edo aurkitzen
> bada, ‘autoerretzailea’ izango da? Ala ‘autorretzailea’? Ala gaztelaniaz
> ‘quemar’ denez, hau da, ‘*rear’ existitzen ez delako, osorik errespetatuko
> genuke euskal hitza?
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* Elixabete Etxeberria Otaegi [mailto:e.etxeberria a bildua elhuyar.com]
> *Sent:* asteartea, 2013.eko azaroak 12 10:52
> *To:* itzul
> *Subject:* [itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
>
>
>
> Ez da atzo goizeko kontua, lehen ere Itzuleko zerrendan atera izan den
> gaia da.
>
> Hiztegi Batuan ez da "auto+rre-/auto+erre-" elkarterik agertzen.
>
> Elhuyarren gisa horretakoak "auto+rre-" egitearen aldeko erabakia, hitza
> mailegatzearen aldekoa alegia, hartu zen orain dela uste asko, oker ez
> banago.
>
> Erabileran biak badabiltza ere, bai Lexikoaren Behatokian, eta bai Elhuyar
> Web-corpusean (http://webcorpusak.elhuyar.org/) "autorretratu"k agerpen
> gehiago ditu.
>
> Hori horrela izanik, "autorretratu, autorregulatu, autorregulazio..."
> egiten dugu
> Horixe da Euskalterm-en aukera ere.
>
> *Elixabete Etxeberria Otaegi*
> Hizkuntza eta Teknologia
>
> e.etxeberria a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 227
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
>
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: *Daniel Luján Cazalilla* <dlujan a bildua iec.cat>
> Date: 2013/11/12
> Subject: Re: [itzul] autoerretratu ala autorretratu
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> Zehazkin:
>
>
>
> *autorretrato **m* burupotret, autoerretratu.
>
>
>
> *De:* Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net]
> *Enviat:* dimarts, 12 / novembre / 2013 08:44
> *Per a:* 'ItzuL'
> *Tema:* [itzul] autoerretratu ala autorretratu
>
>
>
> Aurrez eskerrik asko,
>
>
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/f81fd981/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/f81fd981/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago