[itzul] Arazoak Xuxen zuzentzailearekin
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua euskaltel.net
Ost, Aza 13, 21:54:02, CET 2013
Nik word espainolez daukat. 'Herramientas' atalean, sakatu 'opciones'
eta horren barruan 'Ortografía y gramática':
- 'Revisar ortografía mientras escribe' gelaxkak aktibatuta egon behar du.
- 'Ocultar errores de ortografía en este documento' gelaxkak
desaktibatuta egon behar du.
Bestalde, 'Herramientas' atalean, sakatu 'idioma' eta horren barruan
'definir idioma':
- 'No revisar la ortografía ni la gramática' gelaxkak desaktibatuta egon
behar du.
Nik uste horrekin konponduko zaizun, bestela hemen badira horretan
adituak. Erantzungo dizute.
Joxemari
2013/11/13 20:52(e)an, Miren Ibarluzea(e)k idatzi zuen:
>
> Word programarekin lanean ari naizela,
> frantsesez/espainolez/ingelesez… ondo funtzionatzen dit zuzentzaileak.
> Euskarazko testua (hala definitu ostean) zuzentzera noanean, ostera,
> akatsik ez dagoela esaten dit beti (akatsak dauden arren). Inori pasa
> zaio halakorik inoiz? Eta, baiezko kasuan, nola konpondu?
>
> Mila esker aldez aurretik,
>
>
> M.I.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131113/a112e36f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago