[itzul] Ley 8/2013, de Rehabilitación, Regeneración y Renovación Urbanas
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Or, Aza 15, 10:23:08, CET 2013
Kaixo Maite,
Eskerrik asko argibideengatik. Zuk adierazi bezala, "Hiri-" hasieran
kokatzea egokiago ikusten nuen gaztelaniazko izenburuak "urbana" hiru
kontzeptuei aplikatzeko dela iradokitzen duelako (edo hala iruditzen zait
niri, behintzat). Zure azalpenari esker, ordea, argi dago azken biei
bakarrik dagokiela.
Beste alde batetik, aitortu beharra daukat erabat arrotz egiten zaidala
"berroneratze" berba, "regeneración" horren ordainetan; gurean
"lehengoratze" erabili ohi dugu. Googlen begiratuta, ordea, ikusi dut
IVAPek bai, baina baita Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta udal batzuek ere
erabili izan dutela "berroneratze" hori. Neure hiztegian txertatu beharko
dut...
Patricia
<maite-imaz a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 14 15:52):
>
> Izenburuak beste zerbait iradokitzen badu ere, *urbana-*rekin lotuta
> doazenak r*egeneración* eta *renovación *dira; *ez rehabilitación. *Legea
> irakurriz gero ikusten da *rehabilitación* aipatzen den aldioro eraikinei
> buruz ari dela: *rehabilitación edificatoria, rehabilitación de
> edificios.*
>
> Horregatik ez zitzaigun iruditu egokia *HIRI* hasieran sartu eta *izen
> hau ematea: **HIRI BIRGAITZEARI, BERRONERATZEARI ETA BERRITZEARI BURUZKO
> Legea. *
>
> "Dentro de este marco, los objetivos perseguidos por esta Ley son los
> siguientes:
>
> En primer lugar, potenciar la *rehabilitación edificatoria y la
> regeneración y renovación urbanas*, eliminando trabas actualmente
> existentes y creando mecanismos específicos que la hagan viable y posible.
> Artículo 1. *Objeto de la Ley.*
>
> *E*sta Ley tiene por objeto regular las condiciones básicas que
> garanticen un desarrollo sostenible, competitivo y eficiente del medio
> urbano, mediante el impulso y el fomento de las actuaciones que conduzcan a
> la *rehabilitación de los edificios y a la regeneración y renovación de
> los tejidos urbanos* existentes, cuando sean necesarias para asegurar a
> los ciudadanos una adecuada calidad de vida y la efectividad de su derecho
> a disfrutar de una vivienda digna y adecuada.
>
>
>
> http://www.boe.es/boe/dias/2013/06/27/pdfs/BOE-A-2013-6938.pdf
>
>
>
>
>
> Maite Imaz
>
> Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (Terminologia-atala)
>
> ( 945-017649
>
> ¨ maite-imaz a bildua ivap.es <i a bildua ivap.es>
>
> www.ivap.org
>
>
>
>
>
>
> ------------------------------
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 14 de noviembre de 2013 15:01
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul]Ley 8/2013, de Rehabilitación, Regeneración y
> Renovación Urbanas
>
> Zeure formula askoz egokiagoa iruditzen zait, bai.
>
> Milesker!
>
> Patricia
>
>
> <gonzalez.o a bildua aju.ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 14 14:03):
>
>> Gipuzkoako Foru Aldundiaren Itzulpen Memoriatik hartutako hurrengo
>> datuei erreparatuta:
>>
>>
>>
>> …berritze, birgaitze edo biziberritze lanak…
>>
>> …. (objeto de) reforma, rehabilitación o regeneración urbana….
>>
>>
>>
>> …hiri arloko berritze, eta birgaitze eragiketak…
>>
>> …operaciones de renovación y rehabilitación urbanas…
>>
>>
>>
>> Beste aukera bat, zuk aipatutakoaz gain, ondoko hau izan liteke:
>>
>>
>>
>> *Hiri-arloko birgaitze, biziberritze eta berritzeari buruzko
>> 8/2013 Legea*
>>
>>
>>
>> Hau da, *hiri-arloko* aurretik sartu, eta *biziberritze *hitza baliatu
>> *berroneratze* hitzaren ordez.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* jueves, 14 de noviembre de 2013 13:27
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Ley 8/2013, de Rehabilitación, Regeneración y
>> Renovación Urbanas
>>
>>
>>
>> Kaixo,
>>
>> Goiko hori nola eman badakizue? Googlen aurkitu dudan bakarra zera izan
>> da: "BIRGAITZEARI ETA HIRI BERRONERATZEARI ETA BERRITZEARI BURUZKO 8/2013
>> LEGEA", IVAPek joan den uztailean antolatutako jardunaldi batzuen
>> izenburuan...
>>
>> Milesker eta ondo bizi!
>>
>> Patricia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131115/af83d14b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago