[itzul] Concejalía delegada
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Aza 21, 09:41:55, CET 2013
Kaixo Miren eta Karlos,
Nik uste bereizi beharra dagoela, batetik, "xxxxx Arloko zinegotzi
ordezkariak" eta bestetik Alkateak, esaterako, zeregin jakin baterako
emandako eskuordetzarekin (edo eskuordetutako ahalordearekin) diharduten
zinegotziak. Bigarren kasu honetan ez dut oso egoki ikusten "zinegotzi
ordezkari" esamoldea...
Adibidez: alkateak zinegotzi bati pertsona bi ezkontzeko ahalordea
eskuordetzen dionean, "zinegotzi ordezkaria" baino egokiago ikusten dut
zinegotzi hori "alkatearen eskuordetzarekin" ari dela aipatzea nola edo
hala, testuaren arabera.
Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)" esaldiak
ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari diren
zinegotziei buruz ari diren.
Ondo izan!
Patricia
Miren Atutxa<matutxa a bildua galdakao.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 21
08:27):
> Kaixo!
>
>
> Alkate batek zinegotzi bati zerbait egiteko edota erabakitzeko eskumena
> ematen dionean, azken hau "concejal/a delegado/da" dela esaten da.
>
> Sinplea dirudien arren, oso modu ezberdinetan ikusi dut "concejalía
> delegada" euskaraz: zinegotzigo delegatua, eskuordeko zinegotzia, zinegotzi
> ordezkaria...
>
> Zein izan daiteke formarik egokiena administrazio hizkeran?
>
> "Por esta concejalía delegada, se ha resuelto:......."
>
> Eskerrik asko!
>
> Miren
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131121/200e8ad3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago