[itzul] Concejalía delegada
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Aza 21, 10:15:07, CET 2013
Ados, Koldo.
Esan nahi nuena zen beharrezko ikusten dudala jasotzea petsona kargudun
hori ez-dakit-nork edo ez-dakit-zein dekretu bidez ahalordetutako
eskuordetzarekin ari dela (bai testuan zehar, bai sinaduran bertan
adierazita, kasuan kasu).
"Zinegotzi ordezkaria" arlo, atal edo sailei lotuta ikusten dut nik
gehienbat, ez eskuordetuta ari diren zinegotziei, baina tira, agian neure
pertzepzioa da, besterik gabe... Egia esan, alkateak zinegotzi bati
ahalordea eskuordetzen badio, zinegotzi hori alkatearen "zinegotzi
ordezkaria" izango litzateke, bai...
Ondo bizi,
Patricia
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
(2013 azaroa 21 09:47):
> >Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)"
> esaldiak ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari
> diren zinegotziei buruz ari diren.
>
> Baina nork sinatzen du? Sinadura zinegotzi (pertsona kargudun) jakin
> batena da, eta ez atalarena, ezta? Hau da, alkatetzak edo ziengotzigoak ez
> du sinatzeko ahalmenik edo sinadurarik (egiaztagiri digitala beharbada bai.
> zenbait lekutan), baina dena delako alkateak edo ziengotziak, ostera, bai.
> Hotaz, betiere, lagun jakin baten gainean ari izaten gara.
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131121/ded9b368/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago