[itzul] Concejalía delegada
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Aza 21, 10:47:07, CET 2013
Por esta concejalía delegada seguraski hautatu dute maskulino ala femenino hautatu behar ez izateko, horretarako gaztelaniaz diren gomendioei jarraiki. Euskaraz ez dugu zertan hori egin behar.
Bakartxo
> Message du 21/11/13 09:47
> De : "karlos del_olmo"
> A : "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] Concejalía delegada
>
>
> >Zure kasura etorrita, Miren, "Por esta concejalía delegada (...)" esaldiak ez dit argitu ia zinegotzi ordezkariei buruz ala eskuordetuta ari diren zinegotziei buruz ari diren.
>
> Baina nork sinatzen du? Sinadura zinegotzi (pertsona kargudun) jakin batena da, eta ez atalarena, ezta? Hau da, alkatetzak edo ziengotzigoak ez du sinatzeko ahalmenik edo sinadurarik (egiaztagiri digitala beharbada bai. zenbait lekutan), baina dena delako alkateak edo ziengotziak, ostera, bai. Hotaz, betiere, lagun jakin baten gainean ari izaten gara.
>
>
Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131121/ad5fb64d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago