[itzul] burura eraman
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Urr 2, 09:23:58, CEST 2013
Corpusetara jo gabe ere, Hiztegi Batuan eta Euskaltzaindiaren hiztegian
ageri da adiera hori:
*bururatu*, burura/bururatu, bururatzen. 1 zaio ad. 'burura etorri' 2 du
ad. 'burura eraman, buruan ipini' 3 du ad. 'amaitu'
*bururatu, *burura/bururatu, bururatzen *1* zaio ad. Burura etorri; otu,
buruan sortu. *Oraintxe bururatu zait gertatu zitzaidana. Haren bila joatea
bururatu zitzaion. Zer deabrukeria bururatu zaio? Galdera hori berori
egitea bururatu zitzaion Schuchardt-i*.
*2* du ad. Burura eraman, buruan ipini. *Hik, Zalgiz, euskaldun poeta,
burura behar duk erramu boneta. Saskiak bururatzen elkarri laguntzen ari
dira*.
*3* du ad. Amaitu. Ik. *burutu*' *3*. *Lanak bururatzeko behar den dirua.
Berdin bururatzen diren bost hitz. Hasi zuena ezin bururatuz*.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2013/10/2 <martin-rezola a bildua ivap.es>
> Corpuszaleentzako galdera: ****
>
> ** **
>
> Zuzena al da (zerbait) “burura eraman”, baina ez zentzu fisikoan, baizik
> eta “bururatu”, “amaitu”… adierarekin? Edo “llevar a cabo” mozorrotua da?*
> ***
>
> ** **
>
> Eskerrik asko.****
>
> ** **
>
> Martin Rezola****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131002/cb9b50ca/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago