[itzul] Saldo incorriente
joseba
joseba a bildua erroteta.com
Al, Urr 7, 18:29:26, CEST 2013
Aupa denoi.
Banketxe batean ordainagiri bat itzultzean, adibidez, saldo
incorriente esaten da batzuetan, behar adina dirurik ez dagoenean.
Euskaltermek hori esateko saldo adoseza jartzen du, baina susmoa dut
gaizki dagoela.
Saldo adoseza gehiago da "saldo no conforme".
Kontua da euskaltermek bietarako erabiltzen duela adoseza hitza, baina
uste dut "incorriente" adierazteko ez dela egokia.
Nola esango zenukete edo nola esaten duzue "incorriente" hori?
Aurretik eskerrak emanez.
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com
www.erroteta.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131007/c148e2b1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago