[itzul] Media aritmética

Mendicute, Josu (nv11) nv11 a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Urr 10, 14:26:38, CEST 2013


Hara, Wikipedian irakurritakoa:

"Elhuyar hiztegiko euskara-gaztelania zatiko batez besteko sarreran, soluzio guztiz interesgarri hau<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Hiztegi-kontsulta?edozer=ehunekoa&nondik=eusk&txtHitza=bat&mota=azpisarrera&term_hizkuntza=E&chkHizkuntzaG=gazt&chkHizkuntzaF=&chkHizkuntzaI=&hizk=E&azpisar=batez+besteko&ssort=bat#aukera> ematen digute: batez besteko izenlaguntzat hartzea (hau da, izen baten ezkerrean eransten den gehigarritzat: batez besteko adina, batez besteko diru sarrerak), eta izentzat batezbesteko erabiltzea (hau da, izen bati laguntzen doan gehigarria ez, baizik bera izena izanik: batezbesteko geometriko). Bi erabilera horiek bereizten dituzte."

http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Batezbesteko

josu.


________________________________
De: Josu Garate [mailto:josugarate a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 10 de octubre de 2013 14:22
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Media aritmética

Kaixo,
Media (aritmética) itzuli beharra tokatu zait eta hiztegietara jo dudanean harrituta geratu naiz.
Elhuyarren eta Zehazkin: batezbesteko
Eta hiztegi batuan, berriz, batez besteko
Norbaitek eman al diezadake argibideren bat?
Josu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131010/a9a738c2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago