[itzul] "batezbesteko" eta "batez besteko"

Xabier Artola Zubillaga xabier.artola a bildua ehu.es
Ast, Urr 10, 16:54:24, CEST 2013


Kaixo:

Matematikako termino gisa erabiltzen denean, izentzat alegia, 
"batezbesteko" idatzi ohi dugu: "3, 4 eta 5en batezbestekoa 4 da".

Izenlaguntzat erabiltzen dugunean, aldiz, bereiz: "batez besteko pisua 4 
kilokoa da".

Nire interpretazioa da HBn ez datorrela matematikako terminoa... Hala ere, 
mezua bidali aurretik Euskaltermen egiaztatu nahi izan dut, eta hara!, 
Hiztegi Batuaren arabera dago "zuzenduta": "batez besteko" ematen du, izen 
zein izenlagun gisa.

Zer esan ez dakidala geratu naiz, beraz. Baten batek argituko ahal digu!

Xabier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago