[itzul] Elhuyar eta Euskalbar

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Urr 11, 11:07:55, CEST 2013


Webgune berria garatu dugu Elhuyarren hiztegiak Interneten kontsultatzeko.
Hiztegietarako berariazko gunea da, hutsetik diseinatua, eta hainbat
berrikuntza dakartzana. Elhuyar Hiztegiak
<http://hiztegiak.elhuyar.org/>du izena.

Euskalbarretik kontsultatzeko behar diren programazio-lanak eginak dauzkagu
Elhuyarren, eta Euskalbarren kudeatzaileekin ere hitz egin dugu, lana egina
dagoela jakin dezaten; hartara, gehigarriaren bertsio berrian garatu dugun
kodea gehitu besterik ez dute egin beharko.

Guk ezin ditugu bertsio berria gizarteratzeko prozesuaren urratsak erabaki,
baina Euskalbarreko lagunek adierazi digute lehenbailehen saiatuko direla
bertsio berria ateratzen.

Bien bitartean, erabiltzaileek Elhuyar Hiztegiak gune berria Euskalbarretik
kontsulta dezaten, aldi baterako konponbide bat prestatu dugu, eta
honezkero ikusiko zenuten badabilela. Hala ere, atzo kixmik aurreratu zuen
bezala, konponbide hori ez dabil bilaketa konbinatuetan, horretarako
sarreraren edukia prozesatu behar baita, eta hori ezinezkoa da Euskalbarren
kodea berritu gabe. Bertsio berrian, berriz ere izango dugu bilaketa
konbinatuak egiteko aukera.


Eskerrik asko,

*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com  [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>


2013/10/10 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>

> Elhuyarrek hiztegia berritu du.
> Bilaketa konbinatuetan ez, baina Euskalbarreko "Elhuyar" botoia sakatuta,
> ondo dabil.
>
>
>
> 10/10/2013 12:19(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>
>  Eguerdi on: ez dabil Elhuyar Euskalbarren, edozer galdetuta ere 'Ez da
>> xxxx hitza aurkitu' ematen du.
>>
>> Ba al dakizue zer gertatzen den?
>>
>> Izan ongi
>>
>> Joxemari
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131011/69d73684/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago