[itzul] Elhuyar eta Euskalbar

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Urr 11, 12:14:31, CEST 2013


Egun on,

Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau
idatzi zuen (2013 urria 11 11:07):
>
> Webgune berria garatu dugu Elhuyarren hiztegiak Interneten kontsultatzeko. Hiztegietarako berariazko gunea da, hutsetik diseinatua, eta hainbat berrikuntza dakartzana. Elhuyar Hiztegiak du izena.
>
> Euskalbarretik kontsultatzeko behar diren programazio-lanak eginak dauzkagu Elhuyarren, eta Euskalbarren kudeatzaileekin ere hitz egin dugu, lana egina dagoela jakin dezaten; hartara, gehigarriaren bertsio berrian garatu dugun kodea gehitu besterik ez dute egin beharko.
>
> Guk ezin ditugu bertsio berria gizarteratzeko prozesuaren urratsak erabaki, baina Euskalbarreko lagunek adierazi digute lehenbailehen saiatuko direla bertsio berria ateratzen.
>
> Bien bitartean, erabiltzaileek Elhuyar Hiztegiak gune berria Euskalbarretik kontsulta dezaten, aldi baterako konponbide bat prestatu dugu, eta honezkero ikusiko zenuten badabilela. Hala ere, atzo kixmik aurreratu zuen bezala, konponbide hori ez dabil bilaketa konbinatuetan, horretarako sarreraren edukia prozesatu behar baita, eta hori ezinezkoa da Euskalbarren kodea berritu gabe. Bertsio berrian, berriz ere izango dugu bilaketa konbinatuak egiteko aukera.

Euskalbarren bertsio berria ia-ia prest daukagu. Elhuyarren integrazio
berria ez ezik nobedade asko dauzkagu platerean —beharbada ez oso
ikusgarriak azken erabiltzaileari begira baina bai ordea etorkizunean
hiztegien mantenua errazte aldera— eta jo eta su aritu gara lanean
azken asteotan. Elhuyarren webgunearen aldaketa aitzakia gisa erabili
dugu aspalditik argitaratzeke genituenei bukaera emateko.

Anttonek komentatu duen moduan, bertsio berria argitaratu artean
Elhuyarren behin-behineko konponbide bat prestatu dute bilaketa
arruntetarako: gune zaharreko kontsultak gune berrira berbideratzen
dira.

Guretik at geratzen diren beste zenbait faktore ere badauden arren
(Firefoxeko gehigarrien guneko berrikuspenak hartzen duen denbora,
adibidez), bertsio berria datozen egunetan erabilgarri egotea espero
dugu.

Julen.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago