[itzul] Elhuyar eta Euskalbar

xabi m lezea xabimartinezdelezea a bildua gmail.com
Or, Urr 11, 12:23:55, CEST 2013


Mila esker azalpenengatik!


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria
11 12:14):

> Egun on,
>
> Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau
> idatzi zuen (2013 urria 11 11:07):
> >
> > Webgune berria garatu dugu Elhuyarren hiztegiak Interneten
> kontsultatzeko. Hiztegietarako berariazko gunea da, hutsetik diseinatua,
> eta hainbat berrikuntza dakartzana. Elhuyar Hiztegiak du izena.
> >
> > Euskalbarretik kontsultatzeko behar diren programazio-lanak eginak
> dauzkagu Elhuyarren, eta Euskalbarren kudeatzaileekin ere hitz egin dugu,
> lana egina dagoela jakin dezaten; hartara, gehigarriaren bertsio berrian
> garatu dugun kodea gehitu besterik ez dute egin beharko.
> >
> > Guk ezin ditugu bertsio berria gizarteratzeko prozesuaren urratsak
> erabaki, baina Euskalbarreko lagunek adierazi digute lehenbailehen saiatuko
> direla bertsio berria ateratzen.
> >
> > Bien bitartean, erabiltzaileek Elhuyar Hiztegiak gune berria
> Euskalbarretik kontsulta dezaten, aldi baterako konponbide bat prestatu
> dugu, eta honezkero ikusiko zenuten badabilela. Hala ere, atzo kixmik
> aurreratu zuen bezala, konponbide hori ez dabil bilaketa konbinatuetan,
> horretarako sarreraren edukia prozesatu behar baita, eta hori ezinezkoa da
> Euskalbarren kodea berritu gabe. Bertsio berrian, berriz ere izango dugu
> bilaketa konbinatuak egiteko aukera.
>
> Euskalbarren bertsio berria ia-ia prest daukagu. Elhuyarren integrazio
> berria ez ezik nobedade asko dauzkagu platerean —beharbada ez oso
> ikusgarriak azken erabiltzaileari begira baina bai ordea etorkizunean
> hiztegien mantenua errazte aldera— eta jo eta su aritu gara lanean
> azken asteotan. Elhuyarren webgunearen aldaketa aitzakia gisa erabili
> dugu aspalditik argitaratzeke genituenei bukaera emateko.
>
> Anttonek komentatu duen moduan, bertsio berria argitaratu artean
> Elhuyarren behin-behineko konponbide bat prestatu dute bilaketa
> arruntetarako: gune zaharreko kontsultak gune berrira berbideratzen
> dira.
>
> Guretik at geratzen diren beste zenbait faktore ere badauden arren
> (Firefoxeko gehigarrien guneko berrikuspenak hartzen duen denbora,
> adibidez), bertsio berria datozen egunetan erabilgarri egotea espero
> dugu.
>
> Julen.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131011/92d90ae8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago