[itzul] Azuleju, azulejo
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Urr 18, 16:53:48, CEST 2013
Jabier:
Egia esan, historia luzea du *azulejo/azeleju/axuleiu*, *lauza
(beiraztatu)*eta beste zenbait hitz lehiakideren gorabeherak. Ez dakit
zenbateraino den
interesgarria, baina horra:
Garai batean, *axuleiu *eman genuen, Hiztegia 2000en eraginez; handik
denbora batera, *azuleju*. Gerora, hitz horrek baldintza minimoa betetzen
ez zuenez, ohar hau egin genuen Hiztegi Batuko lantaldeak egindako
proposamenari (Euskaltzaindiaren *Hiztegi Batu Oinarridun*ean duzue,
azulejo sarreran):
------------------------------
- [*E306*]: "Ibon Sarasolak Vox Oinarrizko Hiztegian proposatutako 'lauza
beiraztatu' eman dugu Elhuyar hiztegietan; lantaldeak 'erabilerraza ez
dela' dio, 'hitza baino definizioa dirudiela aipatu da'; gu, oro har, ados
gaude lantaldearekin, baina Ibonen iritzia edozeinen iritzia ez denez, eta
Euskara Batuaren Ajeak liburuan 'azulejo'-ren kidea den 'baldosa'-z
esandakoak kontuan hartzekoak izan daitezkeenez, hari kontsulta egitea eta
berriz aztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)
-------------------------------
*azuleju *kendu genuen hiztegitik, baina konturatu ginen batez ere Portugal
eta Espainiako *azulejo *artea (http://en.wikipedia.org/wiki/Azulejo)
adierazteko hitza aski nazioartekoa dela, eta hizkuntza askotan
*azulejo *erabiltzen
dela. Horregatik, gaztelaniazko *azulejo* sarreraren Constr. adierarako, *lauza
(beiraztatu*) ordaina eman genuen, eta Art. adierarako, berriz,
*azulejo *mailegu
irentsigabea.*
*
Handik bi urtera, 2004an, Hiztegi Batuan *azuleju *onartu zuen
Euskaltzaindiak, Heg. markarekin. Horregatik, 2006ko edizioaz geroztik
honela dugu:
*azulejo***
1 *s.m.** lauza (beiraztatu)*;
*karro*<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/azulejo#>(Ipar.);
*azuleju* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/azulejo#> (Heg.)
2 *s.m.* (Art.) *azulejo* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/azulejo#> **
Ez genuen nazioarteko Art. adierako grafia aldatu, hain zuzen ere, *azuleju
*grafiak Heg. marka duelako. Baina, eta Jabierrek arrazoia du, badirudi ez
dela oso praktikoa, eta bereizketa behartuegia dela. Uste dut berriz
aztertu behar genukeela bereizketa hori egitea merezi duen.
Zuen iritzia oso baliagarria litzateke erabaki hori hartzerakoan.
Poz-pozik gaude, Jabier, webgune berriaz halako iritzi ona duzula jakinda.
Mila-mila esker!!!
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
2013/10/18 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com>
> Zalantza sortu zait, itzulpen bat egiten, 'azuleju' ala 'azulejo' behar
> lukeen, eta, begira hasi naizenean, ikusi dut:
>
> - Hiztegi Batuak 'azuleju' ematen du, Heg. markarekin. 'Azulejo'rik ez
> dago HBn.
>
> - Euskaltermek ere 'azuleju' ematen du.
>
> - Elhuyarrek, berriz, biak proposatzen ditu: 'azuleju' eta 'azulejo',
> baina 'azulejo'ri Art. marka jartzen dio.
>
> Beraz, pentsatzen dut erabilera 'normalerako' forma 'azuleju' dela, eta
> 'azulejo', berriz, arte kontuez ari garenean erabili behar dela (Elhuyarren
> azaltzen den adibide bakarrak 'Coimbrako azulejoak' aipatzen ditu).
>
> Ez al da pixka bat behartua bereizketa hori? Beharrezkoa da? Itzultzen ari
> naizen testuan garbi dago azuleju 'arruntez' ari dela eta, beraz, ez daukat
> zalantzarik: 'azuleju' behar du hor. Baina elizan azaldu diren 'azuleju/o'
> dekoratu zahar batzuk aipatu behar baditut, zer erabili behar dut?
>
> Ondo-ondo bizi.
> *
> *
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8
>
> *PD. *Bide batez, izugarri gustatzen zait Elhuyar hiztegiaren webgune
> berria eta oso baliagarriak iruditzen zaizkit gehitu dizkioten
> funtzionalitateak: hiztegian egindako azken aldaketak, kontsultatuenak,
> bloga, twittereko kontua… Txalo-zaparrada Elhuyarri ere!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131018/c1a90f84/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago