[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ost, Urr 23, 22:41:19, CEST 2013


Ni aditzarekin hasiko nintzateke: "Itzultzen du...". Izan ere, aditzaren
baietza da galdegai, oker ez banago.

Bigarrenik, izenaren aukeran, niri "dirua" bera etortzen zait: "Itzultzen
du dirua".

Orain, eragozpena: hori irakurrita, pentsa liteke (ez da aukera bakarra
baina) diru guztia itzultzen duela, eta hori ez zaigu komeni. Balio digu,
ordea, "Itzultzen du (itzultzea dagokion) dirua" ulertzen bada (eta uler
daiteke horrela ere).

Hain zuzen ere, esango nuke alde handia dagoela, hitz berekin, hurrenkera
batean jarri edo bestean:

- Dirua itzultzen du.
- Itzultzen du dirua.

Bigarrena hautatuko nuke, zalantzarik gabe. Eta 'kanbio' hartuz gero,
hurrenkera bera:

- Itzultzen d(it)u kanbioa(k).

Ea zer diozuen.

Patxi







Jabier Zabaleta<euskara a bildua oriokoudala.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 23 18:46):

> El 23/10/2013, a les 18:10, Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com> va
> escriure:
>
> Nik hauxe proposatuko nuke: Kanbioak eman
>
>
>
> Mmmm…
>
> Ondo dator, bai, 'kanbio' hitza hor. Gurean asko erabiltzen da eta Hiztegi
> Batuan ere jasota dago, Heg. edo Lgart. markarik gabe.
>
> Esango nuke, hala ere, hemengo hiztun onek singularrean erabiltzen dutela
> gehiago.
>
> Hortaz, 'Kanbioa ematen du' edo, beharbada hobeto, 'Kanbioa itzultzen du'.
>
> Zer iruditzen?
>
> Ondo-ondo bizi.
> *
> *
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131023/95d95e9c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago