[itzul] Da las vueltas / Itzulkina ematen du
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urr 28, 10:58:15, CET 2013
Hiztegi Batuak dioena:
xehe 2 iz. [mugaturik erabilia] 'diru xehea': xehea bihurtu; emak xehea.
Hortik ateratzen dut 'xehea bihurtu' ordaindutakoaren soberakina
itzultzea dela (gure kasua), eta 'emak xehea', ordainketa errazteko edo,
txanponak eta eskuratzea. Nik esanahi biak argi eta garbi bereizten
ditut. Gaztelaniaz 'vueltas' eta 'cambios' (nahiz eta bigarren hau
polisemikoa den). Hortaz, bietarako balio du 'xehea' hitzak.
Jabier Zabaletak galdetu digunerako proposatuko niokeena:
Bihurtzen du xehea.
Jon
P. S.: Hala ere, esamolde txarragorik eta okerragorik asko dago
zuzentzeko, edo euskaratzeko, "Itzulkina ematen du" aldatzen hasi
orduko. "Da las vueltas" irakurri dudanean birak emateaz ari zela ulertu
dut, "Itzulkina ematen du" ikusita esanahiaz konturatu arte.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago