[itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urr 30, 10:12:31, CET 2013


Aurrizkiak, lau letraz eta buruhauste batez gain, zer eransten duen jakiteak lagunduko luke. Gaztelaniaz "polirehabilitación" txarto dago, 'polirrehabilitación' beharko luke, izatekotan. Euskaraz, 'askotariko' erantsita konpon liteke, beharbada.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
From: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es] 
Sent: asteazkena, 2013.eko urriak 30 09:35
To: Itzul (E-mail)
Subject: [itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación

Egun on, 
	Terminologo diren edota terminoak-edo sortzen aditu edo trebe direnen laguntza behar dugu. 
	Izenburuan adierazitako bi hitz horiek iritsi zaizkigu itzultzeko (polimantenimiento eta polirehabiltiación). 
	Adibidez, lehen 'Escuela Taller de Construcción y Rehabilitación' zena orain 'Escuela Taller de Empleo de Polirehabilitación' da. 
	Zehazki izen hauek pasatu dizkigute itzultzeko:

Escuela Taller de Empleo de Polirehabilitación Polimantenimiento y reforma de edificios Polimantenimiento y conservación en piedra Polimantenimiento y restauración en madera Polimantenimiento de interiores

	Badirudi hitz berri horiek (poli...) kanpotik etorri zaizkiela Eskolakoei, eta derrigorrez erabili behar dituzte (begiratu dut Interneten, eta badabiltza Espainia aldean...).
	Biziki eskertuko nuke horiek nola eman daitezkeen zuetako batek (edo batzuek!) aholkatzea.
	Udalean, normalean, 'mantenimiento' 'mantentze-lan' egiten dugu, eta 'rehabilitación', 'zaharberritze'. 
	Baina ez dakit zer egin "poli" aurrizkiarekin bi kasu horietan.
	
Esker mila aurrez,


	inma errea & patxi de vicente & miren iriarte
	Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
	Área de Servicios Generales - Zerbitzu  Orokorretako  Alorra
	(Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
	traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
	948 420 979 (directo - zuzenekoa) 
	Extensiones internas - Barne-luzapenak:  9534 (inma) / 9535 (patxi) / 9536 (miren)
	948 420 000 (Centralita Ayto. Pna. - Iruñeko Udaleko telefonogunea) 
	Nota: En el caso de  folletos y/o carteles, RECOMENDAMOS el ENVÍO al Servicio de Traducción de las PRUEBAS de IMPRENTA en euskera (pdf), para su CORRECCIÓN.  El Servicio da PRIORIDAD absoluta a dicha corrección.
	Oharra: Foiletoen edota kartelen kasuan, GOMENDATZEN DIZUEGU euskarazko INPRENTA-PROBAK (pdf) Itzulpen Zerbitzura BIDALTZEA, ZUZENTZERA. Zerbitzuak erabateko LEHENTASUNA ematen dio zeregin horri.

	Para evitar retrasos, despistes o pérdidas, es mejor que enviéis los mensajes a la dirección de correo indicada en la firma. 
	Atzerapen, nahaste edo galerarik ez gertatzeko, hobe duzue mezuak sinaduran agertzen den posta-helbidera bidaltzea.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago