[itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua pamplona.es
Ost, Urr 30, 10:19:36, CET 2013
Eskr mila, Jon,
"Askotariko" horretan edo halako zerbaitetan ari gara pentsatzen hemen ere (edonola ere, prest dugunean, jakinaraziko dizuegu zer egin dugun...)
Eta bai, arrazoi duzu, gu ere ohartuak ginen polirrehabilitación izan behar duela, baina hala pasatu digute... Berez, Googlen sartuta, poli-rehabilitación edo poli rehabilitación agertzen da.
Polimantenimiento, berriz, bere horretan agertzen da, edo bestela, honela: poli-mantenimiento.
> -----Mensaje original-----
> De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> Enviado el: asteazkena, 2013.eko urriak 30 10:13
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul]TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
>
>
> Aurrizkiak, lau letraz eta buruhauste batez gain, zer
> eransten duen jakiteak lagunduko luke. Gaztelaniaz
> "polirehabilitación" txarto dago, 'polirrehabilitación'
> beharko luke, izatekotan. Euskaraz, 'askotariko' erantsita
> konpon liteke, beharbada.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es]
> Sent: asteazkena, 2013.eko urriak 30 09:35
> To: Itzul (E-mail)
> Subject: [itzul] TERM: polimantenimiento eta polirehabiltiación
>
> Egun on,
> Terminologo diren edota terminoak-edo sortzen aditu edo
> trebe direnen laguntza behar dugu.
> Izenburuan adierazitako bi hitz horiek iritsi zaizkigu
> itzultzeko (polimantenimiento eta polirehabiltiación).
> Adibidez, lehen 'Escuela Taller de Construcción y
> Rehabilitación' zena orain 'Escuela Taller de Empleo de
> Polirehabilitación' da.
> Zehazki izen hauek pasatu dizkigute itzultzeko:
>
> Escuela Taller de Empleo de Polirehabilitación
> Polimantenimiento y reforma de edificios Polimantenimiento y
> conservación en piedra Polimantenimiento y restauración en
> madera Polimantenimiento de interiores
>
> Badirudi hitz berri horiek (poli...) kanpotik etorri
> zaizkiela Eskolakoei, eta derrigorrez erabili behar dituzte
> (begiratu dut Interneten, eta badabiltza Espainia aldean...).
> Biziki eskertuko nuke horiek nola eman daitezkeen
> zuetako batek (edo batzuek!) aholkatzea.
> Udalean, normalean, 'mantenimiento' 'mantentze-lan'
> egiten dugu, eta 'rehabilitación', 'zaharberritze'.
> Baina ez dakit zer egin "poli" aurrizkiarekin bi kasu horietan.
>
> Esker mila aurrez,
>
>
> inma errea & patxi de vicente & miren iriarte
> Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
> Área de Servicios Generales - Zerbitzu Orokorretako Alorra
> (Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
> traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
> 948 420 979 (directo - zuzenekoa)
> Extensiones internas - Barne-luzapenak: 9534 (inma) /
> 9535 (patxi) / 9536 (miren)
> 948 420 000 (Centralita Ayto. Pna. - Iruñeko Udaleko
> telefonogunea)
> Nota: En el caso de folletos y/o carteles,
> RECOMENDAMOS el ENVÍO al Servicio de Traducción de las
> PRUEBAS de IMPRENTA en euskera (pdf), para su CORRECCIÓN. El
> Servicio da PRIORIDAD absoluta a dicha corrección.
> Oharra: Foiletoen edota kartelen kasuan, GOMENDATZEN
> DIZUEGU euskarazko INPRENTA-PROBAK (pdf) Itzulpen Zerbitzura
> BIDALTZEA, ZUZENTZERA. Zerbitzuak erabateko LEHENTASUNA
> ematen dio zeregin horri.
>
> Para evitar retrasos, despistes o pérdidas, es mejor
> que enviéis los mensajes a la dirección de correo indicada en
> la firma.
> Atzerapen, nahaste edo galerarik ez gertatzeko, hobe
> duzue mezuak sinaduran agertzen den posta-helbidera bidaltzea.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago