[itzul] Hecha la ley, hecha la trampa

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Urr 30, 19:27:19, CET 2013


Ez ahal da nire eskema bakarrik izango!
"bere" bihurkaria eta "bera" berretua

*Hori entzutean, Demetrio erregea, biziki haserreturik, abiatu eta
Ptolemaida hirira etorri zen. Gotorlekua inguratzeari utzi eta Ptolemaidara
berarekin mintzatzera ahalbailehen etortzeko aginduz idatzi zion
Jonatani.*(Biblia)

beraren-en erreferentea: ‘Demetrio’

Aditza (jokatugabea): *mintzatzera* -> mintzatu (NOR aditza)

Ezinezkoa da bihurkaria izatea (bere buruarekin mintzatzen ez bada,
behintzat).



*Demetriok berarekin mintzatzeko agindu zion Jonatani*. (Biblia)

Aurrekoaren antzekoa. Mendeko perpausa <berarekin mintzatzeko> da. Eta
berarekin-en erreferentea Demetrio da; 'Demetriorekin’ esan nahi du. Beraz,
ezinezkoa da bihurkaria izatea.


Hezkuntza Sailaren estilo-liburutik hartua:


*Bere** *forma bihurkaria, berriz, izenordain hori daraman perpauseko
aditzak markatzen duen erreferente batekiko erreferentziakidetasunaren
kasurako gordetzekoa.


Hortik, adibidez:

****Hizkuntza bakoitzak berarekin daukan eduki kulturala*.

Bihurkaria behar da hor, NORK sintagma da erreferentea (hizkuntza
bakoitzak); ez dagokio, beraz, forma berretua. Honela behar du:

*Hizkuntza bakoitzak berekin daukan eduki kulturala*.

(Ez da adibiderik egokiena, ziur asko, osorik ken bailiteke, ezta?: *Hizkuntza
bakoitzak daukan eduki kulturala*)


(Polikiago azalduko nuke, behar izanez gero, baina orain ez dut astirik)

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2013/10/30 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>

> Alfontso.
>
> Lagun batzuekin, behin baino gehiagotan mintzatu gara horretaz: berekin /
> berarekin.
>
>
>
> Zuk zer eskema erabiltzen duzu?
>
> (inporta ez bazaizu, azaldu...).
>
>
>
> Fernando Rey
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131030/5e81c753/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago