[itzul] «Unibertsitateko zuzenketak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik
Sara Muniozguren Ortiz
sara a bildua deusto.es
Ast, Ira 5, 14:53:33, CEST 2013
Kaixo, Mila:
Uda igaro da eta hemen gaude denok berriro lanean.
Deustuko Unibertsitateko Itzulpen eta Hizkuntza Laguntzako Zerbitzuan
interes handia dugu zuzenketari buruzko ikastaroan parte hartzeko. Gutako
batek, Maria Jesús Bilbao Ormaetxeak, horretan jarduten du batez ere, eta
besteok sarritan. Guretzat perfektoa litzateke berak ikastaroa egitea eta
gero besteoi transmititzea ikasitakoa. Izena emanda dauka. Badu
posibilitaterik onartua izateko? Pertsonen Kudeaketako Sailean eskabidea
egin behar dugu eta komeni zaigu lehenbailehen jakitea. Noiz erantzungo
duzue?
Eskerrik asko. Ondo izan.
Sara
EIZIE<bulegoa a bildua eizie.org> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 2 13:34):
> *«Unibertsitateko zuzenketak»* ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak,
> 2013ko *irailaren 18an, 19an* eta 20*an, **Gasteizen, Ińigo Roque, Ander
> Altuna** *eta* **Juan Garzia* irakasleekin.
>
> *Helburua:* Unibertsitateko testuen kalitateaz gogoeta egitea, adibide
> errealen gainean. Bertatik bertara jasotzea zuzentzaile oso aritu batzuen
> esperientzia eta ezagutzen berri. Nork bere ariketa egitea eta gainerako
> kideekin nahiz irakasleekin alderatzea. Zuzenketen kasuistika zabal samar
> bat osatzea.
>
> *Informazio gehiago* eta *izen ematea: *
> http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/zuzenketa13
>
> Mila
>
--
Sara Muniozguren Ortiz
Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
sara a bildua deusto.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/f446e73f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago