[itzul] sacos para envasado
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Ira 9, 18:37:48, CEST 2013
"ontziratu" zalantza dela eta, Euskaltzaindiaren hiztegiak hau dakar
"ontziratu" sarreraren bigarren adiera gisa:
2 du ad. (Janari edo edari bat) ontzian sartu, batez ere
iraunarazteko. *Tomateak
ontziratzen*.
Beraz, adiera hori izan bada. Beste kontu bat da ea adibide horretarako
egokiena den ala ez. Uste izatekoa da salgai solidoak (irina, gatza,
ilarrak, garia, pilotak...) enbalajerik gabe gordetzeko zakuak direla.
Beharbada, balegoke aukera "solteko gaietarako zakuak", "solteko gaiak
gordetzeko zakuak" edo horrelako zerbait jartzeko, baina ez dakit;
testuinguruak ere zeresana izango du noski.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2013/9/9 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
> Kaixo,
>
> Hor nabil, esaldi horrekin bueltaka. Euskalterm-ek "ontzikiratze" eta
> "enbasatze" berbak jasotzen ditu eta, beraz, "ontzikiratzeko/enbasatzeko
> zakuak" behar luke. Baina ez nau erabat asetzen itzulpen horrek.
>
> Elhuyarrek, berriz, "ontziratu" eta "poteratu" dakartza "envasar" horren
> ordainetan. Argi dago "poteratu" ez dela egokia, testua zakuei buruz ari
> baita. Azkenean, beraz, "ontziratu" berbaren alde egin eta "ontziratzeko
> zakuak" edo "ontziratze zakuak" jarri dut. Gertatzen dena da "ontziratzea"
> gaztelaniazko "embarcar" berbaren parekoa ere badela (Orotarikoak ere hala
> jasotzen du) eta, nik neuk behintzat, esanahi hori hartzen diot "envasar"
> adierarena baino gehiago...
>
> Trabatuta nago, laguntzerik bai?
>
> Milesker aurretiaz!
>
>
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130909/6ed3e755/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago