[itzul] sacos para envasado

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Al, Ira 9, 17:22:11, CEST 2013


Kaixo,

Hor nabil, esaldi horrekin bueltaka. Euskalterm-ek "ontzikiratze" eta
"enbasatze" berbak jasotzen ditu eta, beraz, "ontzikiratzeko/enbasatzeko
zakuak" behar luke. Baina ez nau erabat asetzen itzulpen horrek.

Elhuyarrek, berriz, "ontziratu" eta "poteratu" dakartza "envasar" horren
ordainetan. Argi dago "poteratu" ez dela egokia, testua zakuei buruz ari
baita. Azkenean, beraz, "ontziratu" berbaren alde egin eta "ontziratzeko
zakuak" edo "ontziratze zakuak" jarri dut. Gertatzen dena da "ontziratzea"
gaztelaniazko "embarcar" berbaren parekoa ere badela (Orotarikoak ere hala
jasotzen du) eta, nik neuk behintzat, esanahi hori hartzen diot "envasar"
adierarena baino gehiago...

Trabatuta nago, laguntzerik bai?

Milesker aurretiaz!



Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130909/3c95e7ee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago