[itzul] En el quinto pino
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Ira 16, 14:04:30, CEST 2013
Ederki, nahi duzuena.
Askok diozuen bezala, seguruena zabalduagoa dago beste adieran, baina jakizue bestean ere erabiltzen dela, eta zakarkeriarik gabe (lagun arteko hizkeran, jakina). Gauza hauetan, pertzepzioa oso gauza pertsonala da. Esan nahi dut "ipurdia" ez zaidala hitz itsusia iruditzen, ·"zaharra" itsusia iruditzen ez zaidan bezala.
Ez gara hitzen edo esamodeen polisemia ezabatzen hasiko, ezta?
Koloreak-eta gustuetarako daude.
Fernando
________________________________
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 13:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] En el quinto pino
Nik uste dut, arrazoia duzula, Koro. Ipurdia euskaldunarentzat ez da leku urruna, zakarra baino. Begira OEHn ("Zoaz..."etik aurrera "Kijote 118"raino):
[Azalpena: http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/erronboa.gif]3. (AN-mer ap. Bon-Ond 141). Ano. v. ipurtzulo. [Azalpena: http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gif] Itxirik ipurdia / amar egunian. JanEd I 108. [Azalpena: http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/laukia.gif] "Zoaz zakurran ipurdian barna (AN-gip), zakurraren iphurdirat igorri du (BN-lab)" Gte Erd 303. [Azalpena: http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gif] Harakoan sartuko zira zakhurraren iphurtik [sic]. Ox 206. Azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear izan diat. Ldi IL 16. Zakurraren ipurdira bidal bitza [...] zin-itz guzi oiek. Berron Kijote 118. [Azalpena: http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/laukia.gif] "Ipurdi batetik kaka eginez dabiltza (AN-gip)" [= 'están de acuerdo'] Gte Erd 201. "Ipurdi beretik kaka egiten dute (BN-arb)" Ib. 223.
Esaldi horietan "zakurraren ipurdira bidaltzea" popatik hartzera bidaltzea da, ez urrunera bidaltzea. "Harakoan sartuko zira zakhurraren iphurtik", ostera, leku zakarretik esan nahi du.
Baliteke, ostera, gaur egun, gaztelaniazko "en el culo del mundo" bezalakoakatik ipurdiaren pertzepzioa aldatu izatea gazteenek. Hala ere, munduaren ipurdia ez dakit, baina zakurrarena behintzat ez dago urrun euskaldunarentzat.
Jon
From: koro navarro [mailto:navarro.koro a bildua gmail.com]
Sent: astelehena, 2013.eko irailak 16 12:52
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] En el quinto pino
Joan den asteko kontu bat:
Gure etxean (gurasoen etxean, garai bateko kontuak beraz), "zakurraren ipurdia" oso-oso gauza itsusia zen, eta inondik ere ez "En el quinto pino"ren baliokidea.
Eta, hortaz, norbait zakurraren ipurdira bidaltzea (edo zakurraren ipurditik etortzea, zakurraren ipurdian bizitzea...) pikutara bidaltzea baino askoz ere fuerteagoa da (zen)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/9902c411/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 175 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/9902c411/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 200 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/9902c411/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: image003.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/9902c411/attachment-0002.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago