[itzul] En el quinto pino
Lore Azkarate
lazkarate a bildua euskalnet.net
Al, Ira 16, 14:19:52, CEST 2013
Bergaran ere ohitura zen Pikunitta aipatzea urruneko lekua adierazteko,
"Pikunittan egon, Pikunittara joan..." esaten zen. Herri bakoitzak bere
"quinto pino" berezia ote du?
Azalpena Bergarako Euskararen webgunean ematen da, Hiztegian:
http://www.bergarakoeuskara.net/hiztegia/letra/P?from=320
Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo
bitarteko baserria, Antzuola partean. Erdi broman Pikulittara kriau
bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan
hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren
sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira
zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri
(Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita
Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere. Ik. Canfránc, Gaztándola,
Lezárrisoro, Míxo, Otxandíxo, Pekiñera bialdu, Buztingorri.
2013/09/16 13:53(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
> Date: Mon, 16 Sep 2013 13:53:00 +0200
> From: "ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon"<retxezarreta a bildua gipuzkoa.net>
> To: ItzuL<itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] En el quinto pino
> Message-ID:
> <6B964A1044610941AA981BD1B3A755B20216F710B287 a bildua IZFEPOSTA.sare.gipuzkoa.net>
>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Gure herrian, eta handik kanpoko testuiguruetan baliorik ez izatea ulergarria da, Lakuntzan esaten genuen "lakuntzan zegok, lakuntzara joan huen...." lakuntzatarren baimenaarekin eta Lakuntza existitu ere egiten zenik ez genekienean. Enfin.
>
> [cid:641105111 a bildua 16092013-0B50]
>
> Ramon Etxezarreta Aizpuru
>
> Itzulpengintzako Atalburua / JSC traducción
>
> Diputatu Nagusiaren Kabinetea
>
> [cid:641105111 a bildua 16092013-0B57]
>
> retxezarretal a bildua gipuzkoa.net<mailto:retxezarretal a bildua gipuzkoa.net>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago