[itzul] En el quinto pino
koro navarro
navarro.koro a bildua gmail.com
Al, Ira 16, 15:13:57, CEST 2013
Aupa, Fernando:
konforme esaten dituzunekin, bai pertzepzioaz, bai polisemiaz.
Eta beste bat xelebrekerien zerrendari eransteko: gure inguruan (Martutene,
Astigarraga, Hernani…), oso-oso urri egotea etab. "etumetan” egotea zen,
niretzat "lekutan" bezala; eta hura sorpresa nirea behin mendian ginela,
kartel bat ikusi nuenean, Etumeta seinalatzen zuena!
2013/9/16 Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) <
maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es>
> Gaia geografiaren aldetik luzatzeko asmorik ez izan arren, kuriositate
> moduan, Lore, Aizpurutxo aipatu duzunez, Legazpi aldekoontzat horixe zen
> garai batean behintzat urrutiko toki galdua. Grazia dauka, Parisen erdian
> bizi ginelakoan gu.
>
> Maite
>
> -----Mensaje original-----
> De: Lore Azkarate [mailto:lazkarate a bildua euskalnet.net]
> Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 14:20
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] En el quinto pino
>
> Bergaran ere ohitura zen Pikunitta aipatzea urruneko lekua adierazteko,
> "Pikunittan egon, Pikunittara joan..." esaten zen. Herri bakoitzak bere
> "quinto pino" berezia ote du?
>
> Azalpena Bergarako Euskararen webgunean ematen da, Hiztegian:
> http://www.bergarakoeuskara.net/hiztegia/letra/P?from=320
>
> Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo
> bitarteko baserria, Antzuola partean. Erdi broman Pikulittara kriau
> bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan
> hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren
> sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira
> zentzu berarekin: Lezarrisoro -edo Lezaso- (Osintxu), Mixo, Buztingorri
> (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita
> Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere. Ik. Canfránc, Gaztándola,
> Lezárrisoro, Míxo, Otxandíxo, Pekiñera bialdu, Buztingorri.
>
>
> 2013/09/16 13:53(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
> > Date: Mon, 16 Sep 2013 13:53:00 +0200
> > From: "ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon"<retxezarreta a bildua gipuzkoa.net>
> > To: ItzuL<itzul a bildua postaria.com>
> > Subject: Re: [itzul] En el quinto pino
> > Message-ID:
> > <
> 6B964A1044610941AA981BD1B3A755B20216F710B287 a bildua IZFEPOSTA.sare.gipuzkoa.net>
> >
> > Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
> >
> > Gure herrian, eta handik kanpoko testuiguruetan baliorik ez izatea
> ulergarria da, Lakuntzan esaten genuen "lakuntzan zegok, lakuntzara joan
> huen...." lakuntzatarren baimenaarekin eta Lakuntza existitu ere egiten
> zenik ez genekienean. Enfin.
> >
> > [cid:641105111 a bildua 16092013-0B50]
> >
> > Ramon Etxezarreta Aizpuru
> >
> > Itzulpengintzako Atalburua / JSC traducción
> >
> > Diputatu Nagusiaren Kabinetea
> >
> > [cid:641105111 a bildua 16092013-0B57]
> >
> > retxezarretal a bildua gipuzkoa.net<mailto:retxezarretal a bildua gipuzkoa.net>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/c9646949/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago