[itzul] En el quinto pino

junkal elizalde junkal.elizalde a bildua gmail.com
Al, Ira 16, 15:32:39, CEST 2013


Arratsalde on denoi!

Leitzan eta inguruetan ere "zakurren ipurdin dao" esaten dugu leku bat
urruti dagoela adierazteko. Gure hizkeran ez du inolako adiera
despektiborik. Erregistroaren aldetik informala da, baina ez besterik.

Ongi izan,

Junkal


2013/9/16 koro navarro <navarro.koro a bildua gmail.com>

> Aupa, Fernando:
> konforme esaten dituzunekin, bai pertzepzioaz, bai polisemiaz.
> Eta beste bat xelebrekerien zerrendari eransteko: gure inguruan
> (Martutene, Astigarraga, Hernani…), oso-oso urri egotea etab. "etumetan”
> egotea zen, niretzat "lekutan" bezala; eta hura sorpresa nirea behin
> mendian ginela,  kartel bat ikusi nuenean, Etumeta seinalatzen zuena!
>
>
> 2013/9/16 Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) <
> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es>
>
> Gaia geografiaren aldetik luzatzeko asmorik ez izan arren, kuriositate
>> moduan, Lore, Aizpurutxo aipatu duzunez, Legazpi aldekoontzat horixe zen
>> garai batean behintzat urrutiko toki galdua. Grazia dauka, Parisen erdian
>> bizi ginelakoan gu.
>>
>> Maite
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: Lore Azkarate [mailto:lazkarate a bildua euskalnet.net]
>> Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 14:20
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: Re: [itzul] En el quinto pino
>>
>> Bergaran ere ohitura zen Pikunitta aipatzea urruneko lekua adierazteko,
>> "Pikunittan egon, Pikunittara joan..." esaten zen. Herri bakoitzak bere
>> "quinto pino" berezia ote du?
>>
>> Azalpena Bergarako Euskararen webgunean ematen da, Hiztegian:
>> http://www.bergarakoeuskara.net/hiztegia/letra/P?from=320
>>
>> Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo
>> bitarteko baserria, Antzuola partean. Erdi broman Pikulittara kriau
>> bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan
>> hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren
>> sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira
>> zentzu berarekin: Lezarrisoro -edo Lezaso- (Osintxu), Mixo, Buztingorri
>> (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita
>> Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere. Ik. Canfránc, Gaztándola,
>> Lezárrisoro, Míxo, Otxandíxo, Pekiñera bialdu, Buztingorri.
>>
>>
>> 2013/09/16 13:53(e)an, itzul-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
>> > Date: Mon, 16 Sep 2013 13:53:00 +0200
>> > From: "ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon"<retxezarreta a bildua gipuzkoa.net>
>> > To: ItzuL<itzul a bildua postaria.com>
>> > Subject: Re: [itzul] En el quinto pino
>> > Message-ID:
>> >       <
>> 6B964A1044610941AA981BD1B3A755B20216F710B287 a bildua IZFEPOSTA.sare.gipuzkoa.net>
>> >
>> > Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>> >
>> > Gure herrian, eta handik kanpoko testuiguruetan baliorik ez izatea
>> ulergarria da, Lakuntzan esaten genuen "lakuntzan zegok, lakuntzara joan
>> huen...." lakuntzatarren baimenaarekin eta Lakuntza existitu ere egiten
>> zenik ez genekienean. Enfin.
>> >
>> > [cid:641105111 a bildua 16092013-0B50]
>> >
>> > Ramon Etxezarreta Aizpuru
>> >
>> > Itzulpengintzako Atalburua / JSC traducción
>> >
>> > Diputatu Nagusiaren Kabinetea
>> >
>> > [cid:641105111 a bildua 16092013-0B57]
>> >
>> > retxezarretal a bildua gipuzkoa.net<mailto:retxezarretal a bildua gipuzkoa.net>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/a5cf4c6f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago