[itzul] différences Vs inégalités

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Al, Ira 16, 20:13:36, CEST 2013


Testuinguruaren arabera, “ezparekotasuna” egokia izango litzateke. Aspaldi
samar, Itun Berria euskaratzen ari ginela, Arraiozko erretore Plazak argitu
zigunaren haritik, berdintasuna eta parekotasuna bereizten dihardut: ni
gizonezko hau ez naiz izan sekula amaren berdina, bai parekoa; ez diot inori
opa izaten nik egiten dudan era “berdinean” lo egitea: “ondo lo egin” esaten
didanari, “bai zuk ere”  erantzungo diot; ezinezkoa da zuk eta nik berdin lo
egitea; “on egin esaten” didanari, “bai zuri ere” edo “gauza bera” esango
diot.  Gaur egun hain modan dagoen gizonezkoen eta emakumeen “berdintasunak”
belarriko mina ematen dit. Parekoak bai, berdinak ez. 

Horren guztiaren harira, “ezparekotasuna” erabiliko nuke, oro har,
“inégalité” hori esateko; jakina, testuingurua kontuan izanik. DIONISIO

 

De: Txomin Urriza Luro [mailto:txomin.urriza a bildua hotmail.com] 
Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 18:52
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] différences Vs inégalités

 

Egun on,

"différences Vs inégalités" bereizten saiatzen naiz, baina badirudi euskaraz
bientzat "ezberdintasunak" esango genukeela.

Ba ote du inork biak ezberdintzeko hitzik ?

Milesker

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/fe850e39/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago