[itzul] "La sisa"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Ira 16, 20:16:57, CEST 2013


Sisa, berez, lapurreta txikia da; hau da, aipatu duzun adibidea egokia da,
baina hori baino zabalagoa da: neskameak nagusiari egiten diona edo haurrak
amari egiten diona amak zerbait erostera joateko agindu eta gero eta
bueltak itzultzean...
OEHn hauek dituzu:

*sisa **2. *(Lar, Añ, H (V, G)). "Sisa, la pequeña parte que se hurta,
viene del Bascuence *sitsa, *polilla y carcoma, *sisa*" Lar (v. tbn. Añ).**

*sisatu *(Lar, Añ, H), *xixatu *(Sal, R ap. A). "Sisar" Lar y Añ. "Hurtar"
A. Cf. *xixkatu. * *Partitzean en fin ta manejátzean óngi déna etxean
guziendáko, ez sisátzen bere bizioendáko. *LE *Matr5 *295. *Begira zerbait
saltzera bidaldu zaituenean, sisatu dezun saldu dezuna. *AA II 177. *Biurtu
bear dala erriari edo lagun urkoari sisatu zaiona*. AA III 423.

imurtxi *2. *(V-ger, G), *imurtxitu *(H (V, G)). (Vb.). Pellizcar; sisar,
robar. "Froisser, chiffonner" H. *Egia da konzienziak orxaritzen edo
inmurtzen *[sic] *ditzula piskat*. Kortazar *Serm *179. *Imurtxi ta lapurtu
al zegikena*. "Todo lo que podía sisar y hurtar". Or *Tormes *17 (cf. *infra
*ej. de Mg).

- SOS-ZIKIRATZAILE. (El) que sisa dinero. "*Sos xikhiratzaile, *grippe-sou"
Dv (s.v. *xikhiratzaile*).  *Sos xikitatzaille tratulari batek / billdu
zuen diru haiñ berteze, non harrek / ya non gorde ez baitzakien*. Gy 241.

pixkaka "Sisar, *sisatu, piskaka ostu*" Lar y Añ


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2013/9/16 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>

> Kaixo,
>
> Itxura batean, izen hori ematen ei zioten gizonak etxekoandreari soldata
> eman aurretik, bere patrikarako diru horren apur bat gordetzeko ohiturari.
> Zelan esan euskaraz?
>
> Milesker!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130916/0b01a6fa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago