[itzul] En el quinto pino - lekutan

Irizar, Ander airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ost, Ira 18, 12:13:18, CEST 2013


Kontu bat, "lekutan" dela-eta.
Orotarikoak dioenez, "6. Lejos. Para esto es preciso que la frase sea admirativa".
Nik ezagutzen dudan erabileran ere halaxe da, eta arraroak gertatzen zaizkit, beraz, honelako esaldiak:
"...eta urtero-urtero lekutatik ekartzen zuen traktore bat."
Adibidea, ordea, Egungo Euskararen Hiztegitik ateratakoa da (http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=1357&l=l), eta, beharbada, erabilera hori ere ohikoa da zenbait lekutan...
Ander Irizar


De: Jon Ander Urkiaga Egidazu [mailto:jonanderurkiaga a bildua gmail.com]
Enviado el: lunes, 16 de septiembre de 2013 13:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] En el qinto pino

Arratsalde on,
zerbait urruti dagoela esateko guk sarritan "lekutan egon" esapidea erabiltzen dugu. Adibider, "hori lekutan dago!"
Ondo izan!

--
Jon Ander Urkiaga Egidazu

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130918/ebfdf0a5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago