[itzul] goterón-recerco

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Ost, Ira 25, 09:46:18, CEST 2013


Mila esker

________________________________
De: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com]
Enviado el: asteazkena, 2013.eko irailak 25 09:13
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] goterón-recerco

Elhuyarren honela eman genuen EHUK argitaratutako Artearen lexikoa liburuan (hiztegia da):

tantakin (es goterón) Ildo edo erreten estua, erlaitzaren azpialde guztian, luzetara, egiten dena, ura hormaraino edo, ordena klasikoen kasuan, frisoraino jaistea saihesteko.

Baita EHUren Eraikuntzaren kode teknikoa liburuan ere, hainbat aldiz.

"recerco" hitzari dagokionez, "albardilla" bat da (gaur egun, dena dela, badira "recerco" sofistikatuak, hainbat elementu batera hartzen dituztenak).
Euskaltermen, "albardilla" sarreran, hau dugu:

horma-txapel/txapel
Itxituretako hormei gainean jartzen zaien akaberako pieza angeluduna, euri-ura kanpora botatzeko balio duena.

Beraz, leihoari dagokiona, leiho-txapel izan liteke.







Alfontso Mujika Etxeberria


[http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png]


a.mujika a bildua elhuyar.com<mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

www.elhuyar.org<http://www.elhuyar.org>


Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.



El 25 de septiembre de 2013 08:47, Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net<mailto:itzultzaile a bildua eibar.net>> escribió:

Itzulgaia: "Picado de revestimiento en recerco de ventana y colocación de goterón".  Wikipediak  hauxe dio 'goterón'i buruz: "Elemento constructivo que tiene como misión impedir la escorrentía de agua de lluvia por una determinada superficie. Normalmente aparecen bajo los aleros, las ventanas y los voladizos de los edificios".

Eta 'recerco'ri dagokionez, Interneteko foro batetik hartuta: "Es una albardilla que se utiliza para recubrir los muros en la parte de arriba". Secoren DEAk 'recercar' aditza dakar, D'Ors-ek SAbc-an jasotako 'vanos recercados' adibidearekin. 'Lehio-ertz' izan daiteke?

Laguntzerik bai?

Begoña Azpiri


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130925/13e9b0aa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago