[itzul] goterón-recerco
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 25, 09:13:17, CEST 2013
Elhuyarren honela eman genuen EHUK argitaratutako *Artearen lexiko*a
liburuan (hiztegia da):
*tantakin *(es goterón) Ildo edo erreten estua, erlaitzaren azpialde
guztian, luzetara, egiten dena, ura hormaraino edo, ordena klasikoen
kasuan, frisoraino jaistea saihesteko.
Baita EHUren *Eraikuntzaren kode teknikoa* liburuan ere, hainbat aldiz.
"recerco" hitzari dagokionez, "albardilla" bat da (gaur egun, dena dela,
badira "recerco" sofistikatuak, hainbat elementu batera hartzen dituztenak).
Euskaltermen, "albardilla" sarreran, hau dugu:
*horma-txapel/txapel*
Itxituretako hormei gainean jartzen zaien akaberako pieza angeluduna,
euri-ura kanpora botatzeko balio duena.
Beraz, leihoari dagokiona, *leiho-txapel* izan liteke.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
El 25 de septiembre de 2013 08:47, Itzultzailea - Eibarko Udala <
itzultzaile a bildua eibar.net> escribió:
> **
>
> Itzulgaia: "*Pi**cado de revestimiento en recerco de ventana y colocación
> de goterón*". Wikipediak hauxe dio 'goterón'i buruz: *"Elemento
> constructivo que tiene como misión impedir la escorrentía de agua de lluvia
> por una determinada superficie. Normalmente aparecen bajo los aleros, las
> ventanas y los voladizos de los edificios". *
> **
> Eta '*recerco'*ri dagokionez, Interneteko foro batetik hartuta*: "Es una
> albardilla que se utiliza para recubrir los muros en la parte de arriba".*Secoren DEAk 'recercar' aditza dakar, D'Ors-ek SAbc-an jasotako '
> *vanos recercados'* adibidearekin. *'Lehio-ertz'* izan daiteke?
>
> Laguntzerik bai?
>
> Begoña Azpiri
> **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130925/76a7ca75/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago