[itzul] Telefono zenbakiak

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 26, 10:30:52, CEST 2013


Araua ez da, baina EIMAren estilo-liburuan hau duzu:

ZIENTZIA ETA TEKNIKAKO EUSKARA ARAUTZEKO GOMENDIOAK


6.2. Halaber idazten dira punturik eta hutsunerik gabe etiketa edo kode
modura jokatzen duten zenbait zenbaki, hala nola nortasun-agirikoa,
posta-kodekoa edota telefono-zenbakia.

3348 bulegoa

NA: 72554829-F

Posta-kodea: 48990

Telefonoa: 946012222 (nahiz eta, praktikan, 946 01 22 22 eran eman
daitekeen)

Azken zenbaki horiei dagokienez, kopuruak adierazten dituzten zenbakiak ez
izanik, euskaraz ahoz ematean, digituak banan-banan ematea da gauzarik
praktikoena, ulermenaren eta argitasunaren izenean. Beraz, goiko NA,
postakodea eta telefono-zenbakia, esate baterako, honela antolatu eta
irakurriko dira:

7-2-5-5-4-8-2-9-F, ho ts, «zazpi, bi, bost, bost, lau, zor tzi, bi,
bederatzi, efe»

4-8-9-9-0, alegia, «lau, zortzi, bederatzi, bederatzi, zero»

9-4-6-0-1-2-2-2-2 edo «bederatzi, lau, sei, zero, bat, bi, bi, bi, bi»


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2013/9/26 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

>
>
>  duda bat sortu zait, euskaraz telefono zenbakiak idazteko araurik-edo
> badago?
>
>  Nire zalantza da 94 666 66 66 edo 946 666 666 idatzi behar ote den, edo
> ez daukan inportantziarik.
>
>
> Iruditzen zait telefono zenbakiak multzotan banatzea gauza mnemoteknikoa
> dela, ez ortotipografikoa. Espainiako telefono zenbakiek 9 zifra dutenez,
> erosoa da hirunaka multzokatzea. Aldiz, Frantzian 10 zifra dutenez,
> gehienetan binaka idazten (eta oroitzen) dira.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130926/7524e352/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago