[itzul] Telefono zenbakiak

Juankar Hernandez Iruretagoiena juankarh a bildua gmail.com
Ast, Ira 26, 10:38:54, CEST 2013


Alfontsok aipatzen duen gomendioa 44. orrialdean duzue (II.3.2.6. atalean
:-)

EIMAren estilo-liburuan

ZIENTZIA ETA TEKNIKAKO EUSKARA ARAUTZEKO GOMENDIOAK


Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 iraila 26 10:30):

> Araua ez da, baina EIMAren estilo-liburuan hau duzu:
>
> ZIENTZIA ETA TEKNIKAKO EUSKARA ARAUTZEKO GOMENDIOAK
>
>
> 6.2. Halaber idazten dira punturik eta hutsunerik gabe etiketa edo kode
> modura jokatzen duten zenbait zenbaki, hala nola nortasun-agirikoa,
> posta-kodekoa edota telefono-zenbakia.
>
> 3348 bulegoa
>
> NA: 72554829-F
>
> Posta-kodea: 48990
>
> Telefonoa: 946012222 (nahiz eta, praktikan, 946 01 22 22 eran eman
> daitekeen)
>
> Azken zenbaki horiei dagokienez, kopuruak adierazten dituzten zenbakiak ez
> izanik, euskaraz ahoz ematean, digituak banan-banan ematea da gauzarik
> praktikoena, ulermenaren eta argitasunaren izenean. Beraz, goiko NA,
> postakodea eta telefono-zenbakia, esate baterako, honela antolatu eta
> irakurriko dira:
>
> 7-2-5-5-4-8-2-9-F, ho ts, «zazpi, bi, bost, bost, lau, zor tzi, bi,
> bederatzi, efe»
>
> 4-8-9-9-0, alegia, «lau, zortzi, bederatzi, bederatzi, zero»
>
> 9-4-6-0-1-2-2-2-2 edo «bederatzi, lau, sei, zero, bat, bi, bi, bi, bi»
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
> 2013/9/26 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>
>>
>>
>>  duda bat sortu zait, euskaraz telefono zenbakiak idazteko araurik-edo
>> badago?
>>
>>  Nire zalantza da 94 666 66 66 edo 946 666 666 idatzi behar ote den, edo
>> ez daukan inportantziarik.
>>
>>
>> Iruditzen zait telefono zenbakiak multzotan banatzea gauza mnemoteknikoa
>> dela, ez ortotipografikoa. Espainiako telefono zenbakiek 9 zifra dutenez,
>> erosoa da hirunaka multzokatzea. Aldiz, Frantzian 10 zifra dutenez,
>> gehienetan binaka idazten (eta oroitzen) dira.
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130926/81973982/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago