[itzul] San Jeronimo eguna dugula-eta

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ira 30, 17:16:31, CEST 2013


Hao:

Nire iritziz, oso ondo aukeratuta dago san Jeronimo(ren eguna).

Ni neu, laikotasun-zale ez ezik, ateo militante ere banaiz, baina
"Jeron/limo" eta "an/limo" supererrimaz gainera, oso estimutan daukat,
besteak beste, hark esan (omen) zuena: "Ez hitzez hitz, baizik zentzuz
zentzu".

Alegia, ez legokeela ondo santua (omen) delako aukeratzea eguna, baina,
ezta ere, santua (omen) delako ez aukeratzea,


Bestalde, urtean behin (egunero) zerbaiten nazioarteko eguna izatea ez al
da liturgia bat?


Jeronimo Gaiztua


"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"<iibanez a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen
(2013 iraila 30 14:26):

> **
> Hau dek umoriaaaa...!
>
>  ------------------------------
> *Nork:* Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
> *Bidaltze-data:* lunes, 30 de septiembre de 2013 14:14
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] San Jeronimo eguna dugula-eta
>
>  Itzulpenaren historiaz interesatuta daudenentzat ezin da ukatu San
> Jeronimo norbait garrantzitsua izan zela. Baina, nire ustez, hortik
> besterik gabe itzultzaileon patroia dela esatera igarotzera gehiegikeria
> iruditzen zait: nork erabaki du hori? Eta, norbaitek erabaki badu ere, hor
> konpon.
>
> Zergatik gabiltza beti santuak gora eta santuak behera, erlijio bateko
> sinestedunen doinura dantzan? Euskal itzultzaile guztiok al gara fededun
> katoliko edo kristau? Hala balitz ere, gogorarazi nahi dizuet hainbat
> lekutan "International Translation Day" deitzen zaiola, "Itzulpenaren
> Nazioarteko Eguna", alegia.
>
>
> Koldo Biguri
>
>
>   ------------------------------
> *De:* Garikoitz Etxebarria <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Lunes 30 de septiembre de 2013 14:12
> *Asunto:* Re: [itzul] San Jeronimo eguna dugula-eta
>
>
>
> Geuria....
>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Jeronimo_Estridongoa
>
>
>
> Garikoitz
>
>
> El 30/09/2013 14:06, "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" escribió:
>
>  Aupa San Jeronimo trakatra!!!!
> Tra!!!!
> Aupa San Jeronimo trakatra!!!!
> Tra!!!!
> Aupa San Jeronimo trakatra!!!!
> Tra!!!! Tra!!!! Tra!!!!
>
> Ala-bi, ala-ba, ala-bin-bon-ba!!!!
> San Jeronimo, San Jeronimo, y nadie más!!!!
>
>
> (itzultzaileen patroiaren eguna ospatzeko,
> Gipuzkoako Foru Aldundikook,
> aurki, bazkaltzera goazenez,
> pixka bat animatzen joatearren-edo : )
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130930/6e91cfbc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago