[itzul] Marcha solidaria por el autismo
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriokoudala.com
Al, Api 7, 10:16:52, CEST 2014
Atzo aukera izan nuen Donostian, Gautenak antolatuta, egin zen ibilaldi solidarioan parte hartzeko. Polita izan zen.
Gaztelaniaz, ‘URDINDUZ. Marcha solidaria por el autismo’ jarri zioten izena ekitaldiari; euskaraz, berriz, ‘URDINDUZ. Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa’.
Niri ‘Autismoaren aldeko’ horrek egiten dit min (izan ere, nor dago autismoaren alde?); baina, alternatibak bilatzen hasita, ez daukat horren garbi zer proposatu behar genukeen:
- ‘Autismoarekiko elkartasuna erakusteko ibilaldia’ (?) Ez dakit ez ote duen aurrekoaren aje bera (elkartasuna autismoarekin?).
Atzoko ekitaldiaren arrakasta ikusita, litekeena da etorkizunean berriro antolatzea eta, hala bada, gustatuko litzaidake alternatiba egoki bat izatea antolatzaileei proposatzeko.
Zer bururatzen zaizue?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 —>8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140407/131fb34a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago