[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 119 bilduma, 14. zenbakia
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.com
As, Api 8, 19:42:34, CEST 2014
Ni ados; Gaztelaniaz sortzen diren aldrebeskeriak kopiatu edo mimetizatu
baino, hobe dugu bide naturalak ibili.
Ez da lehenengoa, noski. Hiesa eta minbiziak ere horretatik pasa izan
dira Gaztelaniaz. ("ulertzen da, ezta? tira bada...")
Autismodunen aldeko ekimena bada, horrelaxe deitu daiteke.
Mikel H
On ar., 2014.eko apiren 08a 14:51, LOPEZ AGIRRE, SOLEDAD wrote:
> RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 119 bilduma, 14. zenbakia
>
> Niri, gaztelaniazko bertsioa zentzurik gabekoa iruditzen zait, hots,
> ez badugu egoera ezagutzen ez dago mezu zuzenik ulertzerik. Nik
> behintzat, "autismo" beharrean X jarrita, huraxe sendotzeko ekitaldia
> dela ulertuko nuke. Bestela, jokamolde berarekin sortu litezke "marcha
> solidaria por el terrorismo", "marcha solidaria por las violaciones"
> edo "marcha solidaria por las estafas",eta, niri behintzat,
> nahasgarriak iruditzen zaizkit.
> Euskaraz, "autismodunekin bat egiteko ibilaldia" bururatu zait. Ez
> dakit "solidarioa" errepikakorra suertatzen ote den "bat egin" erabilita.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140408/f224a5f8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago