[itzul] San Markos edo San Marko
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ost, Abe 3, 11:01:54, CET 2014
Zalantza hori bera izan genuen euskal wikipedian ere. Azkenean, kontuan
izanik:
- Mankomunitateari izena ematen dion mendia /San Marko/ dela (eta ez
/San Markos/):
http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/kaletegia/mendia/san_marko-men
- /Gipuzkoako Aldizkari Ofizial/ean /San Markoko Mankomunitatea
/izenarekin argitaratu izan dela:
https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2011/06/20/c1107032.pdf
- Izenaren azken sorburu den santuaren izena, euskara batuan, /San Marko
/dela:
http://euskaltzaindia.org/dok/arauak/Araua_0066.pdf
beraz, arrazoi horiek eta ordena horretan aintzat hartuta, /San Markoko
Mankomunitatea/ izena jarri genion euskal entziklopedia horretarako:
https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Markoko_Mankomunitatea
Ondo izan,
Xabier
2014-12-02 15:19(e)an, itzuli mitzuli igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Zalantza bat daukagu, denetarik irakurri eta entzun dugu eta.
>
> Nola da, San Markos Mankomunitatea, San Marko Mankomunitatea,
> SanMarkosko Mankomunitatea, San Markoko Mankomunitatea?
>
> Norbaitek lagunduko baligu...
>
> Mila esker.
>
> *Aintzane Irizar*
>
> Itzulpenak eta zuzenketak
>
> 943786094
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141203/c952876a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago