[itzul] No cocinado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ots 3, 13:18:34, CET 2014
"Telefono mugikor" esateko "sakelakoa" onartzen baldin bada, iruditzen zait
"kritiko izate" horrek galdu egiten duela "sukaldatu" baztertzeko dena
delako oinarria.
Xabier
P.D.: Deigarria, norbaiten mezuari erantzutean norbait horri "inor" deitzea.
Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko urtarrilak 31 17:12):
> Ez dakit zer ez dudan ondo azaldu, baina inork nire hitzetatik atera badu
> estandarrean ez litzatekeela sinonimiarik onartu behar, bertatik argitu
> nahi diot ez dela hori nire iritzia, ezta Elhuyarrena ere. Ikusi besterik
> ez dago nolako informazioa dagoen gure hiztegietan. Sinonimiaren
> errealitatea terminologian ere defenditu dut, normalizazioak adierazle
> bakarra eskatzen duela aldarrikatzen dutenen aurrean ere bai!
>
> Ez da hori eztabaida, eta sinonimoak onartzea komeni dela esatea ez da,
> nire ustez, behar adinako argudioa hura onartzeko. Zeren bestelakoa da nik
> nabari dudan arazoa*.* Arazo hori *sukaldatu*ren izaerakin eta
> sorrerarekin lotua dago, eta horretaz dudan iritzia eman dut, besterik gabe.
>
> *Sukaldatu*k hedatzen jarraitzen badu, eta hiztunek alde batera uzten ez
> badute, etorriko da eguna, berandu gabe seguru asko, hiztegiek jasoko
> dutena; batez ere, nahi genukeen bezala, erabilera-hiztegi bat egiten
> dugunean.
>
> Bien bitartean, gure eginkizuna da kritikoak izatea horrelakoekin, batez
> ere horrelakoak sortzearen eragile den mekanismoarekin edo
> pentsamoldearekin.
>
> Antton
> 2014-01-31 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
> "Estandarrerako proposatu eta onartzekoa". Estandarrak ez al du, ba,
>> sinonimoak egotea onartzen? Problema dezente handiagoa iruditzen zait
>> hitz-falta, hitz-ugaritasuna baino.
>> On 2014 urt 31 09:23, "Antton Gurrutxaga Hernaiz" <
>> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> wrote:
>>
>>> Badakit berandu natorrela, baina *sukaldatu* aditzaren auzia dudan
>>> iritzia azaldu nahi nuke:
>>>
>>> a) *sukaldatu *existitzen da, noski. Hiztegian ez egoteak ez dio ezer
>>> haren inexistentziaz, ezta bere egokitasun edo zuzentasunik ezaz. Baina ez
>>> gara *sukaldatu*ren existentzia eztabaidatzen ari, estandarrerako
>>> proposatu eta onartzekoa den baizik. Badakigu estandarra modu naturalean
>>> eratuz eta finkatuz joatea dela egokiena, eta gauzak horrela gertatzetik
>>> zenbat eta gertuago egon, hainbat eta sintoma hobeak gure hizkuntzarentzat;
>>> baina egia ere bada oraindik estandarra "moldatzen" eta eztabaidatzen
>>> aritzen garela, ezinbestean. Eta hori hizkuntza guztiei gertatzen zaie,
>>> bakoitzari bere neurrian bada ere.
>>> b) *sukaldatu *erabiltzaileek sortu dute, niri iritziz, *kozinatu *mailegua
>>> saihesteko, hau da, purismoak eraginda, eta azkar hazi da seguru aski honek
>>> lagunduta: erabiltzaile askok *kozinatu *aspaldiko mailegua dela ez
>>> jakiteak*. *Purismo hori ez da erakunde normalizatzaile eta
>>> zaintzaileetako kideei edo hiztegigile batzuei egotzi ohi zaien zerbait
>>> bakarrik; denongan dagoela dirudi, kontzienteki zein inkontzienteki.
>>> *Kozinatu*tik ihesi ez bada, edo haren existentziaren berri jakin
>>> ezean, nola esplika dezakegu *sukaldatu *sortzea? Hau da, *sukalde +
>>> -tu*? Analogia formalaz sortutako kalkoa da, ohiz kanpokoa. Beste
>>> aukerarik ez balego, sikiera; baina *kozinatu* edukita...
>>> c) Erabilera-datuetan oinarrituta, erabilera-hiztegi batek jaso egin
>>> behar luke *sukaldatu*; kontua da zer esan hari dagokion sarreran:
>>> deskripzio hutsa, estandarrean duen edo gomendatzeako litzatekeen (nork
>>> gomendatu?) estatusaren inguruko oharren bat gehitu...
>>> d) *sukaldatu*ren moduko hitz batzuk sortu dira azkenaldian, gehienak
>>> antzeko genesia izan dutenak: maileguak (baita zaharrak ere!) saihestea,
>>> edo mozorrotzea. Batzuez jardun izan dugu hemen bertan, edo foro batzuetan (*oposaketa,
>>> delegaritza*...). Hizkuntza aldatuz doa, jakina; hitz berriak sortzen
>>> dira, zer esanik ez, eta eskerrak (ondotxo dakigu); baina aldaketa
>>> horietako batzuen motorra aspaldi finkatutako maileguak ordezkatzea denean,
>>> edo baldintza minimo guztiak betetzen dituzten mailegu berriak saihestea
>>> denean, on ustean bada ere, zentzurik ez duten eraldaketak egiteraino, uste
>>> dut ona dela horretaz jabetzea edo jarrera kritikoa izatea.
>>>
>>> Horrekin erlazionatuta dago, edo hala ikusten dut nik behintzat,
>>> posta-zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu den
>>> "parte-hartzaile=participativo, -a / participatif, -ve" auzia.
>>> Eztabaidarako interesgarria delakoan, hona hemen Elhuyar Hiztegien blogean
>>> argitaratu berri dugun artikulua: Demokrazia "parte-hartzailea" izan
>>> daiteke?<http://hiztegiak.elhuyar.org/bloga2014/01/29/demokrazia-parte-hartzailea-izan-daiteke/>
>>>
>>> Zuen era guztietako iruzkinen esperoan,
>>>
>>> *Antton Gurrutxaga*
>>> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
>>>
>>> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
>>> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
>>>
>>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>>>
>>>
>>> 2014-01-29 "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:
>>>
>>>> Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen "*sukaldatu*"
>>>> aditza, propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko
>>>> alde hitz egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak
>>>> galdetuta ea onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik
>>>> aterea):
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten "hori traba
>>>> egiteko, hori gaizki dago...." eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor
>>>> konpon.>*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *http://tinyurl.com/pz8vetf <http://tinyurl.com/pz8vetf>*
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Bestalde, Googlen azaltzen diren "*sukaldatu*" formaren 16.700 emaitza
>>>> horiei milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko
>>>> erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi
>>>> moduan erabilitakoak, besteak beste: *El Diario Vasco* egunkariko blog
>>>> baten izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena
>>>> ("Sukaldatu/A Cocinar").
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hirugarrenik, EHUko *Egungo Euskararen Hiztegian* ere badago "
>>>> *sukaldatu*" sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean
>>>> bertan du klikagarri "*kozinatu*" ere).
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako
>>>> iritzi guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak
>>>> emanda), nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit
>>>> itzultzea tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko
>>>> dudala.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> (Googlen "sukaldatu" eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira
>>>> aipatu ditudan lotura guztiak)
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140203/2b6f23dd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago