[itzul] Prohibido cazar
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua euskaltel.net
Al, Ots 3, 19:47:29, CET 2014
2014/02/03 13:12(e)an, Jabier Zabaleta(e)k idatzi zuen:
> Joan den astean azaldu nion gaia Erabakibeharduenari eta esplikatu
> nizkion, xehe, nire diskisizio linguistikoak lehian dauden bi ereduei
> buruz. Ergel baten kalaka entzuten den bezala entzun eta gero,
> Erabakibeharduenak bri-brau ebaki zuen gaia: ‘debeku' kontzeptua
> agertzea derrigorra da hor eta, hortaz, kopla gutxi eredu anglosaxoi
> ‘bigunekin’.
>
> Tira, aurreratu dugu zerbait :-)
>
> Mikel Tabernak bezala, nik ere ulertzen ditut Patxi Petrirenak ‘Ehiza
> debekatua’ eta ‘Ehiza debekatuta’ formei ikusten dizkien arazoak;
> baina iruditzen zait, testuinguru jakin horretan, onartzekoak direla
> eta, laburrago direnez, egokiagoak direla ‘Debekatuta dago ehiza’
> estilokoak baino.
>
> Bestalde, hariari eman dizkiozuen erantzunei begiratuta, iruditzen
> zait gehienek ‘Ehiza debekatuta’ hobesten duzuela ‘Ehiza debekatua’
> formaren aldean.
>
> Hori erabiliko dudala uste dut: ‘Ehiza debekatuta’.
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com <mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
> 943 830 346 —>8
>
>
>
>
> El 31/01/2014, a les 08:29, Taberna Irazoqui, Miguel
> (Itzultzailea:NAO/BON) <mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
> <mailto:mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>> va escriure:
>
>> Nik ere “debeku/debekatu...” sartzea beharrezkoa dela uste dut. Eta,
>> Patxik ikusten dituen arazoak ulertuagatik, iruditzen zait balioko
>> lukeela "EHIZA DEBEKATUTA" paratuta.
>> Mikel Taberna
>> ------------------------------------------------------------------------
>> *De:*Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com]
>> *Enviado el:*jueves, 30 de enero de 2014 19:19
>> *Para:*ItzuL
>> *Asunto:*Re: [itzul] Prohibido cazar
>>
>> Laburra izatea ondo dago, baina molde horri ukazio-kutsua (edo
>> errebindikazio-kutsua) hartuko nioke debeku-esanahiaren aurretik.
>>
>> Bidesaririk ez / Erretzerik ez / Arrantzarik ez / Pasatzerik ez ...
>>
>> Era horretako mezuak ez ditut zuzenean lotzen debekuarekin.
>> Beharbada, beste era bateko mezuak adierazteko erabili/erabiltzen
>> ditugulako ("Zentral nuklearrik ez", "Errauskailurik ez",
>> "Soldadutzarik ez"...). Ez diet ukatzen debekua adierazteko
>> potentzialitatea, baina, komunikagarritasunaren aldetik, ez zaizkit
>> egokienak iruditzen.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org/>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>> izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>> indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>> hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta
>> ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2014-01-30 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com
>> <mailto:allurritza a bildua gmail.com>>:
>> Nire ustez, mezuak laburra izan behar du.
>> Nire proposamenak:
>> Ehizarik ez / Ehizatzerik ez
>>
>> Patxi Petrirena Altzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com
>> <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> urtarrilak 30 16:18):
>>
>> Ez dakit eredu bakarrak balioko duen denetarako.
>>
>> Mezu normalak eta egokiak iruditzen zaizkit "Ez erre", "Ez zaborrik
>> bota" eta "Ez kartelik jarri", esate baterako, baina ez zait
>> iruditzen "Ez ehizatu" dioen kartel batek bete dezakeenik hemen
>> aipatzen ari garen funtzioa. Ez dakit esaten zergatik, zehazki. Bi
>> mezu izan daitezke baliokideak baliabide linguistiko desberdinak
>> erabilita ere, badakigu, baina gerta daiteke, era berean, debeku
>> baten kasuan esplizituki adierazi beharra hori debeku bat dela (eta
>> ez aholku bat, edo proposamen bat, edo...).
>>
>> "Ehiza debekatu(t)a" formulazio eliptikoarekin ere arazoak ikusten ditut.
>>
>> * EHIZA DEBEKATUTA. Ezin dut saihestu moduzko perpaus bat ikustea,
>> perpaus nagusi baten zain: "Ehiza debekatuta... ez dugu askorik
>> irabaziko". Koma batek lagunduko lidake (niri): EHIZA, DEBEKATUTA
>> (baina uste dut seinaleetarako aurrekontuetan ez dela sartzen
>> komen kostua ;-)
>>
>> * EHIZA DEBEKATUA. Ezin dut saihestu sintagma bat ikustea: "Ehiza
>> debekatua... ez da bekatua". Berriz ere, koma batek lagundu
>> lezake (eta gauza gehiago ere izango dira hitz egitekoak)
>>
>> Ondorioz, aditz eta guztiko mezu baten beharra sentitzen dut nik:
>> "Debekatuta dago ehiza(n) (egitea)", "Debeku da ehiza(tzea)"...
>>
>>
>> *Patxi Petrirena Alzuguren*
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.com <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org/>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>> izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>> indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>> hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta
>> ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>> 2014-01-29 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com
>> <mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>>:
>> Bi eredu ikusten ditut hemen lehian:
>> - Espainolaren eta frantsesaren bidetik (prohibido cazar, chasse
>> interdite), ‘ehiza debekatua’ egin liteke, edo
>> - Ingelesaren bidetik (no hunting), ‘ez ehizatu’ edo ‘ez ehizan egin’
>> gisakoak.
>> Esango nuke Euskaltermen eta Elhuyar hiztegian garbi egin dutela
>> bigarren bidearen alde; baina adibide zehatz hau aipatu gabe.
>> Komeniko litzateke kontu hau adostea, beti nork berea sortzen ibili gabe.
>> Ondo-ondo bizi.
>> *Jabier Zabaleta*
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua oriokoudala.com <mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
>> 943 830 346 —>8
>>
>> El 29/01/2014, a les 10:09,xabier-pascual a bildua ej-gv.es
>> <mailto:xabier-pascual a bildua ej-gv.es>va escriure:
>>
>>
>> Buruz ari naiz, baina Gasteiz inguruan ‘Arrantza debekatu(t)a’ dioen
>> kartelen bat ikusi dudala esango nuke. Hortik ‘Ehiza debekatu(t)a’
>> egin daiteke.
>> Xabier Pascual Jimenez
>> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>> Eusko Jaurlaritza
>> 945 01 90 56
>> /Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu./
>> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
>> *Enviado el:* miércoles, 29 de enero de 2014 9:59
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Prohibido cazar
>> Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun
>> batean, ‘Prohibido cazar’ adierazten duena. Euskaraz, jakina.
>> Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez
>> dugula oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta
>> Elhuyarrek eta beste hiztegiek ere ez dute aipatzen
>> Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, ‘debekatu’, ‘galarazi’ eta
>> gisakoak ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin
>> moldatzen dira:
>> ‘prohibido aparcar’ = ‘ez aparkatu’
>> ‘prohibida la entrada’ = ‘ez sartu'
>> Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire
>> ‘prohibido cazar’ hori emateko:
>> 1.- Ez ehizatu
>> 2.- Ez ehizan ibili
>> 3.- Ehizan ez ibili
>> 4.- ...
>> Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?
>> Ondo-ondo bizi.
>> *Jabier Zabaleta*
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria
>> euskara a bildua oriokoudala.com <mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
>> 943 830 346 —>8
>>
>> <marca_outlook_haciend_finanzas.jpg> <http://www.euskadi.net/>
>
Aupa, Jabier:
Oraindik ere diozunez "Hori erabiliko dudala uste dut: ‘Ehiza
debekatuta’... hona nire bost xentimokoa:
Joan den asteko eztabaidan, 'ez' eta 'debekatu' moldeko aukerak atera
ziren, mezuren bat itzuri ez bazitzaidan. Hirugarren aukera bat ere
ibili da testuinguru horietan: 'ezin' moldea.
'Debekatu' hori prexixo jotzen denerako, eta zenbait belarrik aditzaren
beharra indartsu samar aditzen dugunez, bada forma bat niri gustatzen
zaidana: 'Debeku da... (izena zein aditz izena)', osoa izanagatik ez
baita luze.
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
P.D. Orotarikotik:DEBEKU IZAN (B; debetui. S; Foix ap. Lh). Ref.: A
(debetu); Izeta BHizt. a)(Unipersonal, 3.apers.) ser ilícito, estar
prohibido. "Hau debeku da, hemen ezin daiteke egurrik egin" Izeta BHizt.
Hauste egunetik bazko zaharreraino konzilioz debeku dira ezteiketak.
Harb e)6v. Zeren [ezkonduak] berea ezpaitu debeku eta bai bere eztuena.
Ax 359 (V 238). Ohoinkeria debekhu dela eztaki. Tt Onsa29. Debetü da
hari minzatzia. Bp I 115. Noiz dira debetü ezteiak? Ib. 112. Zure
ikasleak egiten dute larunbatean debeku dana. Ir YKBiz110.
Otoitz-aspertu bat nai, ta debeku nun negarra. Or Poem540. Lizunkeri
zoro ori [...] debeku da Zure legeetan. Or Aitork39. Bazen anitz eta
anitz hots-bilkura latinez zilegi eta gurean debeku zenik. MEIG VII 179.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140203/e2a1f42d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: izarra.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140203/e2a1f42d/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago