[itzul] "Foto tamaño carnet"
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
As, Ots 11, 12:56:55, CET 2014
Beste aukera bat "agiri-argazki" izan liteke.
Orain ez zait bururatzen agirietan erabiltzen den beste argazki motarik
aurpegi-argazki txikia ez denik.
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 11 12:46):
> "aurpegi-argazki (txiki)" edozeinek oso azkar ulertzeko modukoa iruditu
> zait.
>
> +1
>
> "karnet" hitza behar ez den neologismoa dela iradokitzen dute hiztegiek,
> dena den, nago aspaldi honetan gehien erabiltzen diren moldeak
> "karnet-argazkia" eta "karneterako argazkia" direla.
>
> "Karnet-" horren lekuan "txartel-" kokatzea, niri ere, ez zait aukerarik
> onena iruditzen (gorago erakutsi legez txartel hitzaren eremu semantikoa
> zabala da-eta).
>
>
>
>
> --
> Gorka Azk.
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> otsailak 11 11:23):
>
> NIk "aurpegi-argazki (txiki)" esango nioke.
>>
>>
>> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> otsailak 11 10:27):
>>
>> Kaixo,
>>>
>>> Badakit Hego Euskal Herrian gaudela eta espainolaren mendeko garela,
>>> baina nik ahalaz saihestuko nuke adiera biko "karnet" terminoa testu
>>> jasoetan.
>>>
>>> "Txartel" hitzari dagokionez, oso anbiguoa iruditzen zait, batez ere *tarjeta
>>> *esanahitik haragoko erabileretan. Ikusi besterik ez dago zer emaitza
>>> dakarren Interneteko Elhuyar Hiztegiko itzulpenetan egindako bilaketak:
>>>
>>> *txartel:** billete, boleta, boleto, bono, carné, cartilla, credencial,
>>> entrada, ficha, localidad, marbete, papeleta, participación, pasaje,
>>> tarjeta, tarjeta de visita, ticket, tique, tíquet, vale, volante.*
>>>
>>> Agian "nortasun agiri"-ren ildotik jota argiago geratuko litzateke
>>> kontua: "NA (neurriko) argazki", "NAN (neurriko) argazki", "Pasaporte
>>> (neurriko) argazki"...
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2014(e)ko otsailak 11 09:45):
>>>
>>> Hobe "txartelerako argazkia" orduan?
>>>>
>>>>
>>>> kbiguri<kbiguri a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak
>>>> 11 09:30):
>>>>
>>>>> Karneterako argazkia karneterako da.
>>>>>
>>>>> Koldo Biguri
>>>>>
>>>>> El 2014 ots 11, a las 08:28, Patricia Jorge Kuartango <
>>>>> kuartango a bildua gmail.com> escribió:
>>>>>
>>>>> Egun on guztioi:
>>>>>
>>>>> Udal-kiroldegiko bonua egiteko hori eskatzen dute, besteak beste.
>>>>> Googlen "karnet neurriko argazkia" ageri da han eta hemen, "karneterako
>>>>> argazkia" ere aurkitu du lankide batek, Nafarroako webgune batean...
>>>>>
>>>>> Nola emango zenukete?
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko!
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Gilen Mejuto
>>> Freelance Translator
>>>
>>
>>
>
--
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140211/b97e2347/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago