[itzul] "Foto tamaño carnet"

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Ots 11, 12:46:40, CET 2014


"aurpegi-argazki (txiki)" edozeinek oso azkar ulertzeko modukoa iruditu
zait.

+1

"karnet" hitza behar ez den neologismoa dela iradokitzen dute hiztegiek,
dena den, nago aspaldi honetan gehien erabiltzen diren moldeak
"karnet-argazkia" eta "karneterako argazkia" direla.

"Karnet-" horren lekuan "txartel-" kokatzea, niri ere, ez zait aukerarik
onena iruditzen (gorago erakutsi legez txartel hitzaren eremu semantikoa
zabala da-eta).




--
Gorka Azk.



Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
otsailak 11 11:23):

> NIk "aurpegi-argazki (txiki)" esango nioke.
>
>
> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> otsailak 11 10:27):
>
> Kaixo,
>>
>> Badakit Hego Euskal Herrian gaudela eta espainolaren mendeko garela,
>> baina nik ahalaz saihestuko nuke adiera biko "karnet" terminoa testu
>> jasoetan.
>>
>> "Txartel" hitzari dagokionez, oso anbiguoa iruditzen zait, batez ere *tarjeta
>> *esanahitik haragoko erabileretan. Ikusi besterik ez dago zer emaitza
>> dakarren Interneteko Elhuyar Hiztegiko itzulpenetan egindako bilaketak:
>>
>> *txartel:** billete, boleta, boleto, bono, carné, cartilla, credencial,
>> entrada, ficha, localidad, marbete, papeleta, participación, pasaje,
>> tarjeta, tarjeta de visita, ticket, tique, tíquet, vale, volante.*
>>
>> Agian "nortasun agiri"-ren ildotik jota argiago geratuko litzateke
>> kontua: "NA (neurriko) argazki", "NAN (neurriko) argazki", "Pasaporte
>> (neurriko) argazki"...
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko otsailak 11 09:45):
>>
>> Hobe "txartelerako argazkia" orduan?
>>>
>>>
>>> kbiguri<kbiguri a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak
>>> 11 09:30):
>>>
>>>> Karneterako argazkia karneterako da.
>>>>
>>>> Koldo Biguri
>>>>
>>>> El 2014 ots 11, a las 08:28, Patricia Jorge Kuartango <
>>>> kuartango a bildua gmail.com> escribió:
>>>>
>>>> Egun on guztioi:
>>>>
>>>> Udal-kiroldegiko bonua egiteko hori eskatzen dute, besteak beste.
>>>> Googlen "karnet neurriko argazkia" ageri da han eta hemen, "karneterako
>>>> argazkia" ere aurkitu du lankide batek, Nafarroako webgune batean...
>>>>
>>>> Nola emango zenukete?
>>>>
>>>> Eskerrik asko!
>>>>
>>>>
>>>
>>
>>
>> --
>> Gilen Mejuto
>> Freelance Translator
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140211/fb51ad2d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago