[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Ots 11, 15:23:22, CET 2014


	Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:

		53. Euskal Herriko Itzulia
		52. Euskal Herriko Itzulia
		51. Euskal Herriko Itzulia
		...

	Nik ezin dut irentsi.

	Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.

		53 Euskal Herriko Itzulia
		52 Euskal Herriko Itzulia
		51 Euskal Herriko Itzulia
		...

	Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).

		      Euskal Herriko Itzulia
		53
		      Vuelta al País Vasco

	Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.

	Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.

	Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...


Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago