[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 12, 17:14:48, CET 2014


> 	Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
>
> 		53. Euskal Herriko Itzulia
> 		52. Euskal Herriko Itzulia
> 		51. Euskal Herriko Itzulia
> 		...
>
> 	Nik ezin dut irentsi.
>
>

Ohartzen naiz ordinala asko korapilatzera iritsi daitekeela (ez dakit, 
adibidez, «10. campeonato escolar infantil y cadete femenino de futbol 
sala»). Hala ere, Asierrek aipatzen duen adibidean, irudipena dut 
badirela bi begiratu:

 1. [53.] [Euskal Herriko Itzulia]
 2. [53. Euskal Herriko] [Itzulia]

Jakina, bigarren begiratuarekin irakurtzen badugu, «53. Euskal 
Herria...» uler genezake; pronostiko guztien aurka, esango nuke, aski 
finkatua ikusten baitut, kasu honetan, «[Euskal Herriko Itzulia]», 
horrela, multzo bakartzat.

Barkatu, lagunak, korapiloa askatu ordez, estuago lotu badut :-(

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140212/28620623/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago