[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 12, 18:17:29, CET 2014


Indar-lehia batzuk daude hor, esango nuke.


Hitz-elkarketak ez dezake ordinalik hartu tartean: "II. Mundu Gerra", eta
ez "Mundu II. Gerra". Baina erraz esango genuke (niretzat behintzat aukera
lehena da) "Munduko II. Gerra".


Horregatik, ezinezkotzat daukagu "Argazki II. Lehiaketa", eta "II. Argazki
Lehiaketa" egiten dugu. Baina normaltzat hartzen dugu "Mendiko Argazkien
II. Lehiaketa".


Ni, Asierrekin: Euskal Herriko 53. Itzulia. (Eta ezinezkotzat daukat "lehen
zazpiko futboleko txapelketa").

*Patxi Petrirena Alzuguren*

p.petrirena a bildua elhuyar.com
@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2014-02-12 17:14 GMT+01:00 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:

>
>  	Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
>
> 		53. Euskal Herriko Itzulia
> 		52. Euskal Herriko Itzulia
> 		51. Euskal Herriko Itzulia
> 		...
>
> 	Nik ezin dut irentsi.
>
>
>
>
> Ohartzen naiz ordinala asko korapilatzera iritsi daitekeela (ez dakit,
> adibidez, <<10. campeonato escolar infantil y cadete femenino de futbol
> sala>>). Hala ere, Asierrek aipatzen duen adibidean, irudipena dut badirela
> bi begiratu:
>
>    1. [53.] [Euskal Herriko Itzulia]
>    2. [53. Euskal Herriko] [Itzulia]
>
> Jakina, bigarren begiratuarekin irakurtzen badugu, <<53. Euskal Herria...>>
> uler genezake; pronostiko guztien aurka, esango nuke, aski finkatua ikusten
> baitut, kasu honetan, <<[Euskal Herriko Itzulia]>>, horrela, multzo bakartzat.
>
> Barkatu, lagunak, korapiloa askatu ordez, estuago lotu badut :-(
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140212/71304ab4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago