[itzul] herbolera
Inma
eguen a bildua zaldibar.org
Ast, Ots 13, 16:11:45, CET 2014
Ez nintzen Martinez de Lezearen eleberriaz ari, beste testu batean agertu
zait hitza, antzerki talde batek martxoaren 8rako prestatu duen testu
batean, hain zuzen ere. Testuinguruaren arabera, Martinez de Lezearen
“herbolera” bera da, jendea sendatzeko belarrak erabiltzen dituena.
Eskerrik asko.
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: osteguna, 2014.eko otsailak 13 12:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] herbolera
Herbolera?
Belarzalea? Belargilea? Belar-biltzailea?
RAEk ez du herbolera hitza jasotzen...
Deskuiduan, ez zara honetaz ariko?
http://martinezdelezea.com/novelas/la-herbolera/
Hala bada, hor ikusiko duzunez, euskaraz bada Rosseta Testu Zerbitzuek
egindako itzulpen bat, Kattalin izenekoa. Alemanez ere itzulita, Die
Heilerin izenburuaz.
Alemanaren bidetik joko nuke, kasu horretan (eta, ziurrenik, besteetan ere
bai): sendalaria.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140213/a3317854/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago