[itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Or, Ots 14, 11:14:23, CET 2014


Niri ere "-ko" irteten zait. Googlen begiratu eta denetik dago: Lizarrusti,
Lizuniaga, Deskarga, Urduņa eta Tourmalet jarri ditut, "-ko"rekin eta "-ko"
barik. Horietatik, Urduņa izan ezik, "-ko"dunek bilaketa gehiago dituzte
(LizuniaGA eta DeskarGAren kasuetan, baliteke "-ko" erabili izana
errepikapena saihestearren, ez dakit; agian ez dira adibide onenak...).

Deigarri egin zait Tourmaleten kasua: "Tourmalet gaina"k 127 emaitza dituen
bitartean, "TourmaletEKO gaina"k 9 baino ez ditu...


Sergio Azkarate Beitia<xuxen a bildua goiena.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 14 10:24):

> Egun on.
>
>
> Zelan emango zenituzkete mota horretakoak, txirrindularitzan?
>
>
> Urkiola gaina ala Urkiolako gaina?
>
>
> Areitio gaina ala Areitioko gaina?
>
>
> Kanpanzar gaina ala Kanpanzarko gaina?
>
>
> ...
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
> Sergio Azkarate Beitia
> Goiena Komunikazio Taldea / Hizkuntza arduraduna
> xuxen a bildua goiena.com / 943 25 05 05 (+121)
> Albisteak: www.goiena.net / Enpresa: www.goiena.com
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/d608f76e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago