[itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?
EGIA GOIENETXEA, Gotzon
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 14, 11:34:11, CET 2014
"Garaziko herria" eta gisakoen berdina da: "Ixuako gaina" ez da "nongo gaina", baizik "Ixua den gaina".
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43° 19' 15'' N 1° 58' 57.5'' W
-------- Jatorrizko mezua --------
Igorlea: Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>
Data: 14/02/2014 11:15 (GMT+01:00)
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Ixua gaina ala Ixuako gaina?
Niri ere "-ko" irteten zait. Googlen begiratu eta denetik dago: Lizarrusti, Lizuniaga, Deskarga, Urduņa eta Tourmalet jarri ditut, "-ko"rekin eta "-ko" barik. Horietatik, Urduņa izan ezik, "-ko"dunek bilaketa gehiago dituzte (LizuniaGA eta DeskarGAren kasuetan, baliteke "-ko" erabili izana errepikapena saihestearren, ez dakit; agian ez dira adibide onenak...).
Deigarri egin zait Tourmaleten kasua: "Tourmalet gaina"k 127 emaitza dituen bitartean, "TourmaletEKO gaina"k 9 baino ez ditu...
Sergio Azkarate Beitia<xuxen a bildua goiena.com<mailto:xuxen a bildua goiena.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 14 10:24):
Egun on.
Zelan emango zenituzkete mota horretakoak, txirrindularitzan?
Urkiola gaina ala Urkiolako gaina?
Areitio gaina ala Areitioko gaina?
Kanpanzar gaina ala Kanpanzarko gaina?
...
Eskerrik asko.
Sergio Azkarate Beitia
Goiena Komunikazio Taldea / Hizkuntza arduraduna
xuxen a bildua goiena.com<mailto:xuxen a bildua goiena.com> / 943 25 05 05 (+121)
Albisteak: www.goiena.net<http://www.goiena.net> / Enpresa: www.goiena.com<http://www.goiena.com>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/4746d34b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago