[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Ots 14, 12:38:04, CET 2014


Esango nuke, hasteko, ordinala "lehiaketa" hitzari dagokiola.
Hor ez dugu zalantzarik, ezta?

Esango nuke, gero, aposizio sinple batean ez dagoela arazorik: "Etxepare
leihaketa" unitatean, ezkerrean jarriko nuke ordinala:
"XV. Etxepare lehiaketa" (hau da, [XV.] [Etxepare lehiaketa])
Oso bitxia gertatzen zait "Etxepare XV. lehiaketa".

Esango nuke, hirugarrenik, "lehiaketa" hitz-elkarte baten parte izanda
(burua izanda), berdin jokatuko nukeela:
"XV. Etxepare poesia-lehiaketa".

Esango nuke, laugarrenik, izen berezia konposatua izango balitz berdin
jokatuko nukeela:
"XV. Ernestina Champourcin lehiaketa" / "XXI. CAF-Elhuyar sariak".

Hortik aurrera, ez dakit zer esango nukeen. Alegia, izen berezia bakuna ez
eta konposatua izanez gero eta, gainera, hitz-elkarte bat izanda
aposizioan, iruditzen zait oso urruti gelditzen dela ordinala bere berezko
helburutik ("lehiaketa"),orain arteko logikari jarraituta hori dagokiola
aitortuta ere:
"XV. Ernestina Champourcin poesia-lehiaketa".

Horregatik, ordinalik gabeko sintagma parafraseatuz, "Ernestina Champourcin
izeneko poesia-lehiaketa" ontzat emanez gero, iruditzen zait "Ernestina
Champourcin izeneko XV. poesia-lehiaketa" sintagma konplexutik erraz
ateratzen dela Asierrek aipatu duen moldea: "Ernestina Champourcin  XV.
poesia-lehiaketa".

(marrafiloentzako oharra: nik marratxoz idatziko nuke POESIA-LEHIAKETA,
dena letra larriz idazten denean)

*Alfontso Mujika Etxeberria*


*PROBATU ETA TREBATU
<http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/638/Probatu%2Bzure%2Beuskara-maila%2Beta%2Bprobatuz%2Btrebatu>
ikastaroa emango du Elhuyarrek, maiatzean. *

*Matrikulazio-epea zabalik.*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-02-14 12:07 GMT+01:00 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <
larrinaga_asier a bildua eitb.com>:

>
>
>             Nik neuk, honela:
>
>
>
> 3. ERNESTINA CHAMPOURCIN XXV. POESIA LEHIAKETA
>
>
>
>
>
>             Beste hau ere, ontzat daukat:
>
>
>
> 2. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIAKO XXV. LEHIAKETA
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
>
>
>
> *From:* Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net]
> *Sent:* Friday, February 14, 2014 11:28 AM
>
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta
> antzekoetan
>
>
>
> Aupa denoi:
>
>
>
> Nola jarriko zenukete hau euskaraz?
>
>
>
> XXV CERTAMEN DE POESÍA "ERNESTINA DE CHAMPOURCIN"
>
>
>
> 1. POESIAKO ERNESTINA CHAMPOURCIN  XXV. LEHIAKETA
>
>
>
> 2. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIAKO XXV. LEHIAKETA
>
>
>
> 3. ERNESTINA CHAMPOURCIN XXV. POESIA LEHIAKETA
>
>
>
> 4. XXV. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIA LEHIAKETA
>
>
>
> ala beste nolabait?
>
>
>
> aurrez eskerrik asko,
>
>
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
>
>
> *From:* Patxi Petrirena Altzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com<p.petrirena a bildua elhuyar.com>]
>
> *Sent:* asteazkena, 2014.eko otsailak 12 18:17
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta
> antzekoetan
>
>
>
> Indar-lehia batzuk daude hor, esango nuke.
>
>
>
> Hitz-elkarketak ez dezake ordinalik hartu tartean: "II. Mundu Gerra", eta
> ez "Mundu II. Gerra". Baina erraz esango genuke (niretzat behintzat aukera
> lehena da) "Munduko II. Gerra".
>
>
>
> Horregatik, ezinezkotzat daukagu "Argazki II. Lehiaketa", eta "II. Argazki
> Lehiaketa" egiten dugu. Baina normaltzat hartzen dugu "Mendiko Argazkien
> II. Lehiaketa".
>
>
>
> Ni, Asierrekin: Euskal Herriko 53. Itzulia. (Eta ezinezkotzat daukat "lehen
> zazpiko futboleko txapelketa").
>
>
>  *Patxi Petrirena Alzuguren*
>
>  p.petrirena a bildua elhuyar.com
> @ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> 2014-02-12 17:14 GMT+01:00 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>
>
>
>   Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
>
>
>
>          53. Euskal Herriko Itzulia
>
>          52. Euskal Herriko Itzulia
>
>          51. Euskal Herriko Itzulia
>
>          ...
>
>
>
>   Nik ezin dut irentsi.
>
>
>
>
>
>
> Ohartzen naiz ordinala asko korapilatzera iritsi daitekeela (ez dakit,
> adibidez, <<10. campeonato escolar infantil y cadete femenino de futbol
> sala>>). Hala ere, Asierrek aipatzen duen adibidean, irudipena dut badirela
> bi begiratu:
>
>    1. [53.] [Euskal Herriko Itzulia]
>    2. [53. Euskal Herriko] [Itzulia]
>
> Jakina, bigarren begiratuarekin irakurtzen badugu, <<53. Euskal Herria...>>
> uler genezake; pronostiko guztien aurka, esango nuke, aski finkatua ikusten
> baitut, kasu honetan, <<[Euskal Herriko Itzulia]>>, horrela, multzo bakartzat.
>
> Barkatu, lagunak, korapiloa askatu ordez, estuago lotu badut :-(
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
>
>
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>  <http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/28e30052/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago