[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ots 14, 12:53:05, CET 2014
>>> Esango nuke, hasteko, ordinala "lehiaketa" hitzari dagokiola.
Ez nago ni horretaz erabat ziur.
Iruditzen zait "esku" artean duguna sintagma konplexuago baten sinplifikazioa dela:
"Ernestina Champourcin Poesia Lehiaketaren XV. edizioa"
Hortik aurrera, hainbat bidetatik jo liteke "edizio" hortik ezabatzeko. Nik neuk, "zazpiko futboleko lehen txapelketa" egingo nukeenez, hemendik joko nuke:
"Jose Angel Iribar Zazpiko Futboleko l. Txapelketa"
Hemendik ez:
"I. Jose Angel Iribar Zazpiko Futboleko Txapelketa"
Asier Larrinaga
From: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com]
Sent: Friday, February 14, 2014 12:38 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Esango nuke, hasteko, ordinala "lehiaketa" hitzari dagokiola.
Hor ez dugu zalantzarik, ezta?
Esango nuke, gero, aposizio sinple batean ez dagoela arazorik: "Etxepare leihaketa" unitatean, ezkerrean jarriko nuke ordinala:
"XV. Etxepare lehiaketa" (hau da, [XV.] [Etxepare lehiaketa])
Oso bitxia gertatzen zait "Etxepare XV. lehiaketa".
Esango nuke, hirugarrenik, "lehiaketa" hitz-elkarte baten parte izanda (burua izanda), berdin jokatuko nukeela:
"XV. Etxepare poesia-lehiaketa".
Esango nuke, laugarrenik, izen berezia konposatua izango balitz berdin jokatuko nukeela:
"XV. Ernestina Champourcin lehiaketa" / "XXI. CAF-Elhuyar sariak".
Hortik aurrera, ez dakit zer esango nukeen. Alegia, izen berezia bakuna ez eta konposatua izanez gero eta, gainera, hitz-elkarte bat izanda aposizioan, iruditzen zait oso urruti gelditzen dela ordinala bere berezko helburutik ("lehiaketa"),orain arteko logikari jarraituta hori dagokiola aitortuta ere:
"XV. Ernestina Champourcin poesia-lehiaketa".
Horregatik, ordinalik gabeko sintagma parafraseatuz, "Ernestina Champourcin izeneko poesia-lehiaketa" ontzat emanez gero, iruditzen zait "Ernestina Champourcin izeneko XV. poesia-lehiaketa" sintagma konplexutik erraz ateratzen dela Asierrek aipatu duen moldea: "Ernestina Champourcin XV. poesia-lehiaketa".
(marrafiloentzako oharra: nik marratxoz idatziko nuke POESIA-LEHIAKETA, dena letra larriz idazten denean)
Alfontso Mujika Etxeberria
PROBATU ETA TREBATU<http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/638/Probatu%2Bzure%2Beuskara-maila%2Beta%2Bprobatuz%2Btrebatu> ikastaroa emango du Elhuyarrek, maiatzean.
Matrikulazio-epea zabalik.
[http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png]
a.mujika a bildua elhuyar.com<mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
@ElhuyarItzulpen<https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org<http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2014-02-14 12:07 GMT+01:00 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com<mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com>>:
Nik neuk, honela:
3. ERNESTINA CHAMPOURCIN XXV. POESIA LEHIAKETA
Beste hau ere, ontzat daukat:
2. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIAKO XXV. LEHIAKETA
Asier Larrinaga
From: Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net<mailto:jmbera a bildua alava.net>]
Sent: Friday, February 14, 2014 11:28 AM
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Aupa denoi:
Nola jarriko zenukete hau euskaraz?
XXV CERTAMEN DE POESÍA "ERNESTINA DE CHAMPOURCIN"
1. POESIAKO ERNESTINA CHAMPOURCIN XXV. LEHIAKETA
2. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIAKO XXV. LEHIAKETA
3. ERNESTINA CHAMPOURCIN XXV. POESIA LEHIAKETA
4. XXV. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIA LEHIAKETA
ala beste nolabait?
aurrez eskerrik asko,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
From: Patxi Petrirena Altzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com]
Sent: asteazkena, 2014.eko otsailak 12 18:17
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Indar-lehia batzuk daude hor, esango nuke.
Hitz-elkarketak ez dezake ordinalik hartu tartean: "II. Mundu Gerra", eta ez "Mundu II. Gerra". Baina erraz esango genuke (niretzat behintzat aukera lehena da) "Munduko II. Gerra".
Horregatik, ezinezkotzat daukagu "Argazki II. Lehiaketa", eta "II. Argazki Lehiaketa" egiten dugu. Baina normaltzat hartzen dugu "Mendiko Argazkien II. Lehiaketa".
Ni, Asierrekin: Euskal Herriko 53. Itzulia. (Eta ezinezkotzat daukat "lehen zazpiko futboleko txapelketa").
Patxi Petrirena Alzuguren
[http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png]
p.petrirena a bildua elhuyar.com<mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>
@ElhuyarItzulpen<https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org<http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2014-02-12 17:14 GMT+01:00 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>>:
Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
53. Euskal Herriko Itzulia
52. Euskal Herriko Itzulia
51. Euskal Herriko Itzulia
...
Nik ezin dut irentsi.
Ohartzen naiz ordinala asko korapilatzera iritsi daitekeela (ez dakit, adibidez, «10. campeonato escolar infantil y cadete femenino de futbol sala»). Hala ere, Asierrek aipatzen duen adibidean, irudipena dut badirela bi begiratu:
1. [53.] [Euskal Herriko Itzulia]
2. [53. Euskal Herriko] [Itzulia]
Jakina, bigarren begiratuarekin irakurtzen badugu, «53. Euskal Herria...» uler genezake; pronostiko guztien aurka, esango nuke, aski finkatua ikusten baitut, kasu honetan, «[Euskal Herriko Itzulia]», horrela, multzo bakartzat.
Barkatu, lagunak, korapiloa askatu ordez, estuago lotu badut :-(
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
[http://www.eitb.com/multimedia/recursos/promo_alacarta/megabanner_alacarta_bilingue.gif]<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/1076f46c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago