[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Sergio Azkarate xuxen a bildua goiena.com
Lar, Ots 15, 11:05:26, CET 2014


Egun on.

Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak
webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo
legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek
ere kontuan har dezaten.

'54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (
http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).

'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet
atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.

'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia"
ez oten den kezka daukate.


Sergio


Sergio


LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):

>
>         Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek,
> antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen"
> dira izen ofiziala honela jartzen:
>
>                 53. Euskal Herriko Itzulia
>                 52. Euskal Herriko Itzulia
>                 51. Euskal Herriko Itzulia
>                 ...
>
>         Nik ezin dut irentsi.
>
>         Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.
>
>                 53 Euskal Herriko Itzulia
>                 52 Euskal Herriko Itzulia
>                 51 Euskal Herriko Itzulia
>                 ...
>
>         Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa
> batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (
> http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).
>
>                       Euskal Herriko Itzulia
>                 53
>                       Vuelta al País Vasco
>
>         Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren
> mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.
>
>         Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik
> kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita
> "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago
> iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko
> futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.
>
>         Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko
> nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140215/f1604aa0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago